Tania Calvo pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako keirin proban errepeska jokatu eta gero
Tania CalvoBasque Teameko bekaduna den Tania Calvok ezin izan du errepeska gainditu Minskeko Europear Jokoetan. Gasteiztarra laugarren izan da bere txandan, keirin probako lehen errondan, eta hori dela eta, errepeska jokatu behar izan du. Martxa hartzean ez da fin ibili eta ez du finalerdietarako pasea erdietsi. Bihar banakako abiadura jokatuko du.
EUROPEAR JOKOAK
2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak hartuko ditu: lau urtetik behin Europako Olinpiar Batzordeek antolatutako hainbat kiroletako europear kontinenteko atleten arteko lehia.
Minsken 15 kirol jokatuko dituzte eta horietatik 8tan Tokyo 2020rako plazak jokoan izango dira. 4.000 kirolari bilduko dira Bieloerrusiako hiriburuan 200 ekitalditan lehiatzeko, baita 50 batzorde olinpikoetako ordezkari diren 2.000 entrenatzaile eta laguntzaile ere. Nazioarte mailako 650 epaile eta nazio mailako beste 410 bertan arituko dira. Atzerritik hedabideetako 1.000 pertsona espero dira; eta beste 100 europear federazioetako idazkari nagusi, presidente eta kiroletako ministroak kontuan izanda, olinpiar batzoerdeetako 250 langile eta ordezkari baino gehiago, baita Europako Estatuetatik etorritako hainbat presidente, lehen ministro eta maila goreneko funtzionarioak ere. Europar Jokoen bigarren edizioa Minskeko kirol instalakuntza onenetan egingo da: “Dinamo Arenan”, “Minsk-Arenan”, “Chizhovka-Arenan” eta beste hainbatetan.
Jokoetan lehentasuna emango zaio olinpiar balioen, bizitza estilo osasuntsuen eta jarduera fisiko eta kirolaren garapenari.