Alain
Kortabitarte

BIO

Alainen gurasoek ez lukete ezertan aldatuko skatea bere pasio handia izatea. Zazpi urterekin bere auzoan hasi zen, kakao marka batekin oparitzen zuten patinean eserita aldapak jaisten. Geroago, ‘Sancheski’ batekin moldatu zen, gurasoekin skatepark batera joan eta jendeak zuen skate taulen maila ikusi zuten arte.

Orain Pagolan irristatzen ohi da, zonaldeko skatepark onenean, eta euria egiten duenean (oso sarri gertatzen dena) Universe bezalako indoor bat izateko zortea du. Dioenez, bere inguruan oso giro ona dago txikien eta nagusien artean, eta, batez ere, errespetu handia. Astean behin Bizkaira ere joaten da Berangoko skateparkean entrenamenduak egitera.

Diego Doural, Mikel Muguerza “Yanky”, Alfonso Gutmann, Aitor Perez “torso”, Ibon Achutegui, Hector Heredia “txetos” eta Pablo Ribera bertako skaterrak ikusiz ikasten duela dio.

Dagoeneko kolpe batzuk eman ditu buruan, eta susto handi bat ahoan, uk-ko half-pipetik erori eta beheko ezpainean bi hortz sartu ostean, baina horrek ez du kikildu. 2024ko Pariseko Jokoetan olinpikoa izatea da bere helburua.

Oraingoz, 2019an Sao Pauloko Munduko Txapelketan lortutako 58. postua da bere emaitzarik onena.

Etorkizunean biologia ikastea gustatuko litzaioke.Alainen gurasoek ez lukete ezertan aldatuko skatea bere pasio handia izatea. Zazpi urterekin bere auzoan hasi zen, kakao marka batekin oparitzen zuten patinean eserita aldapak jaisten. Geroago, ‘Sancheski’ batekin moldatu zen, gurasoekin skatepark batera joan eta jendeak zuen skate taulen maila ikusi zuten arte.

Orain Pagolan irristatzen ohi da, zonaldeko skatepark onenean, eta euria egiten duenean (oso sarri gertatzen dena) Universe bezalako indoor bat izateko zortea du. Dioenez, bere inguruan oso giro ona dago txikien eta nagusien artean, eta, batez ere, errespetu handia. Astean behin Bizkaira ere joaten da Berangoko skateparkean entrenamenduak egitera.

Diego Doural, Mikel Muguerza “Yanky”, Alfonso Gutmann, Aitor Perez “torso”, Ibon Achutegui, Hector Heredia “txetos” eta Pablo Ribera bertako skaterrak ikusiz ikasten duela dio.

Dagoeneko kolpe batzuk eman ditu buruan, eta susto handi bat ahoan, uk-ko half-pipetik erori eta beheko ezpainean bi hortz sartu ostean, baina horrek ez du kikildu. 2024ko Pariseko Jokoetan olinpikoa izatea da bere helburua.

Oraingoz, 2019an Sao Pauloko Munduko Txapelketan lortutako 58. postua da bere emaitzarik onena.

Etorkizunean biologia ikastea gustatuko litzaioke.

Honekin lotutako berriak

05-abuztu-2024

Naia Laso eta Alain Kortabitarte Basque Teameko skaterrek loria bilatuko dute La Concordian

Informazio gehiago
21-ekaina-2024

Alain Kortabitarte Basque Teameko skaterrak Pariseko Jokoetarako txartela lortu du

Informazio gehiago
08-ekaina-2024

TXOSTENA: Budapesteko aurreolinpikoa

Informazio gehiago
06-urria-2023

Naia Laso Basque Teameko skaterra finalerdietara sartu da Skate Parkeko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
04-urria-2023

Peio Gonzalez eta Egoitz Bijueska final laurdenetara igaro dira Skate Parkeko Munduko txapelketan, Ostia-Erroman

Informazio gehiago
28-iraila-2023

TXOSTEN: Park Skateko Munduko txapelketa, Erroma 2023

Informazio gehiago