Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzea lortu du banakako txapelketan, nahiz eta ezin izan den finalean sartu
07-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzea lortu du banakako txapelketan, nahiz eta ezin izan den finalean sartu

Ander Cepas

Ander Cepas palistak brontzezko domina irabazi du gaur MS9 klaseko gizonezkoen banakako koadroan 2024ko Parisko Paralinpiar Jokoetan. Finalerdietara sartzean ziurtatu zuen metala, mahai tenisean brontzezko bi domina banatzen direlako, baina gaur baieztatu eta jaso egin du.

Donostiarrak gaur goizean jokatu du eguneko lehen finalerdia, partida horretan nagusituz gero, zuzenean sartzen zen urrearen lehian. Ezin izan du balentria gauzatu. Hala ere, Ander Cepas pozik egon daiteke ziklo paralinpiko honetan egindako guztiarekin eta bere lehen Jokoetan domina bat eskuratu izanarekin.

Donostiako palistak (Munduko sailkapenan 3. dago) buelta eman zion taldekako txapelketan jasandako jipoiari, eta banakako koadroan hasi zuen bere ibilbidea Koyo Iwabuchi japoniarra garaituz (10. postuan) final-zortzirenetan, 9-11, 11-9, 7-11 eta 9-11ko emaitzarekin. Ondoren, final-laurdenetan Ivan Mai ukrainarra gainditu zuen (7.a) 3-11, 10-12 eta 7-11.

Gaur Cepasek Laurens Devos belgikarraren aurka jokatu ditu finalerdiak. Bera da bere idoloetako bat, Rafael Nadal tenislariarekin eta Simone Biles gimnasta estatubatuarrarekin batera. Belgikarrak ez du partidarik galdu 2015etik eta bere desgaitasun maila duen nagusitasunagatik aldatzea eskatu du askotan. Gaur Anderrek aurretik zuen erronka zailaren erakusle. 

Gipuzkoarrak bere bertsiorik onena eman du urrezko domina irabazteko faboritoaren aurka, baina 11-7, 11-8 eta 11-7ko emaitzarekin galdu du. Cepasek berak adierazi dio Parisera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari bere aurkaria nagusi dela gaur-gaurkoz. Laurens banakako txapeldun paralinpikoa izan zen Rio 2016an eta Tokio 2020an, Munduko txapeldun Laskon 2018an eta Granada 2022an, eta Europako txapeldun Sheffielden, 2023an.

Bestalde, Cepasek lehen domina paralinpikoa lortu du bere palmareserako, eta Sheffieldeko 2023ko Europako txapelketan irabazitako binanako brontzeari gehitzen zaio.

Cepas “oso pozik” agertu da bere lehen metal paralinpikoa lortu duelako. “Oraindik ez dut barneratu egun hauetan egin dudan guztia, baina beti saiatu naiz ahalik eta gehien ematen, eta gauzak nahi bezala atera ez diren arren, oso pozik nago egin dudan guztiarekin”, esan du.

Parisen senideen, lagunen eta klubeko kideen berotasuna eduki izanak “are zoriontasun handiagoa” eragin diola ziurtatu du Cepasek.

“Partidaren amaieran konturatu naiz nire lagunak ezustean etorri direla. Partidura begira nengoen eta ez nekien zertan ari ziren. Azkenean, poza, irabazi izan balu bezala izan da”, gaineratu du.

Errepideko txirrindularitzan, bestalde, Nafarroan bizi den Eduardo Santas aragoiarrak hamargarren amaitu du errepideko C3 klaseko lasterketa, ordubete, 50 minutu eta 42 segundoren ostean, Finlay Graham britainiarrarengandik zazpi minutu eta 23 segundora helmugaratuta. Thomas Peyroton-Dartet eta Alexandre Leaute frantziarrek osatu dute podiuma.

Honekin lotutako berriak

28-abuztu-2024

Iker Sastre eta Ander Cepas, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak dominen bila lehiatuko dira Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
17-ekaina-2024

BAT TO PARIS

Informazio gehiago
13-ekaina-2024

Iker Sastre eta Ander Cepas mahai-teniseko jokalariengana hurbilduko gaitu ‘BAT To Paris’ saioaren zazpigarren atalak

Informazio gehiago
11-maiatza-2024

Iker Sastrek brontzezko domina lortu du Esloveniako Irekian

Informazio gehiago
09-maiatza-2024

Ander Cepasek brontzea poltsikoratu du Esloveniako Irekian

Informazio gehiago
14-martxo-2024

Zilarrezko domina Iker Sastre mahai-teniseko jokalariarentzat Platja d ‘Aroko Costa Bravako Irekian

Informazio gehiago