Ander Cepasek, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak, bi urre irabazi ditu Sao Pauloko ITTF World Para Challengerrean
27-apirila-2026

Ander Cepasek, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak, bi urre irabazi ditu Sao Pauloko ITTF World Para Challengerrean

Ander Cepas

Ander Cepas, Basque Team Fundazioaren beka duen kirolaria, podiumaren gorengo tokira igo da berriro asteburu honetan, 2026an nazioarteko txapelketetan bere garaipen-ibilbidearekin aurrera jarraitzeko. Sao Paulon jokatutako torneoan, bere faboritoetako bat, urrezko domina lortu du banakako lehiaketan, 9 klasean, eta baita binakako lehiaketan ere, Juan Bautista Perezekin batera, MD18 klasean.

Banakako txapelketan donostiarrak ez zuen zalantza izpirik utzi Tiago Jose Albuquerque de Freitas brasildarraren aurka jokatu zuen multzoen faseko lehen partidan, 3-0 irabazita (11-5, 11-2, 11-6). Lehen faseko bigarren norgehiagokan ere emaitza bera lortu zuen Logan Wade Watson estatubatuarra menderatuta (11-1, 11-7, 11-9) eta gauza bera gertatu zen final-laurdenetan Eithan Skliarsky argentinarraren aurka (11-4, 11-6, 11-6) eta finalerdietan Jan Reinig alemaniarraren kontra (11-9, 11-8, 11-6). Horrela heldu zen Cepas finalera, set bakarra galdu barik. Azken neurketan Koyo Iwabuchirekin neurtu behar izan zituen indarrak, eta japoniarraren aldetik aurreko aurkarien aldetik baino erresistentzia handiagoa izan zuen arren, Anderrek dominarik preziatuena poltsikoratu zuen lehiakidea 3-1 gaindituta (11-8, 11-7, 9-11, 15-13).

2024ko Pariseko Jokoetan brontze bat irabazi zuen gipuzkoarrak maila honetako lehiaketetan 14. banakako urrea lortu du Sao Pauloko domina honekin.

Bestalde, binakako lehian, 4. multzoaren barruan, Ander Cepasek eta Juan Bautista Perez beteranoak 3-2 (10-12, 6-11, 11-9, 11-6, 11-6, 11-6) irabazi zioten Eithan Skkliarsky argentinarrak eta Takumi Tsujimura japoniarrak osatutako bikoteari lehen neurketan. Bigarren norgehiagokan “Walkover” delakoagatik nagusitu ziren, lehiatu beharrik gabe gailendu ziren, izan ere, Lucas Dos Santos eta Joao Pedro Riberiro brasildarrak ez ziren aurkeztu edo erretiratu ziren partida hasi aurretik. Final-laurdenetan 3-0 (11-8, 11-5, 11-1) irabazi zuten atzo Jose Luis Cerpa eta Andres Beroiza txiletarren aurka eta finalerdietan gauza bera gertatu zen Gabriel de Oliveira eta Luiz Felipe Guarnieriren aurka (13-11, 12-10, 11-6). Finala ere Cepas eta Perezen bikotearen alde erori zen argi eta garbi. Azken borrokan 3-0 (11-5, 12-10, 11-5) azpiratu zituzten Hayuma Abe eta Koyo Iwabuchi japoniarrak.

Honekin lotutako berriak

30-martxo-2026

Ander Cepasek, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak, bi urre irabazi ditu ITTF World Para Future Costa Brava txapelketan

Informazio gehiago
21-martxo-2026

Ancer Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak urrea eta zilarra sinatu ditu Lignanoko Para Challengerrean

Informazio gehiago
14-martxo-2026

Domina zaparrada Basque Teameko mahai teniseko jokalarientzat Wladyslawowoko TTF World Para Challengerrean

Informazio gehiago
10-abendua-2025

Basque Teamek bat egin du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin 

Informazio gehiago
26-azaroa-2025

Ander Cepas eta Iker Sastre, Basque Teameko beka duten mahai-teniseko jokalariak, Europako txapeldunorde

Informazio gehiago
29-martxo-2025

Basque Teameko kirolariek hiru dominarekin itxi dute mahai-tenis egokituko Poloniako Challengerra

Informazio gehiago