MATX PODCASTA 02: Ander Cepas mahai-tenis jokalaria
30-ekaina-2026

MATX PODCASTA 02: Ander Cepas mahai-tenis jokalaria

Ander Cepas

‘Matx’ podcasta, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten duen saioa

Basque Team Fundazioak bere kirolarien bizipenak podcast moduan ezagutzera emateko programa bat du aurten ere. Matx tokiko kirolaren sare sozialarekin lankidetzan, programak jarraipena izango du goi-mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoarekin.

Basque Teamek eta Matx sare sozialak, tokiko kirolean erreferente denak, kirol minoritarioari ikusgarritasuna ematen jarraitzea dute helburu, baina modu originalean. Goi mailan lehiatu arren ikusgarritasuna behar duten euskal kirolarien beste aldea erakusteko bideopodcasta ekoitziko du Matxek. Horretarako, Basque Teamen laguntza izango du berriz ere, Fundazioaren beka duten eta masiboak ez diren kiroletan nazioartean lehiatzen diren kirolariek parte hartuko baitute solasaldietan. Hala ere, ez dira ohiko kirol elkarrizketak izango; kirolaz hitz egingo den arren, jendearentzat hain ezagunak ez diren protagonisten beste alderdi batzuk azaleratzen saiatuko da saioa.

Sei kapitulu

Matx podcastaren bigarren denboraldiak sei kapitulu izango ditu, iaz bezala. Abuztuan eta abenduan izan ezik, sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek programa berri bat ikusi ahal izango dute gainerako hilabete guztietan. Entzuteaz gain, saioa ikusteko aukera ere izango da.

Atal guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusi ahal izango dira. Era berean, Basque Teameko plataforma digitalek, Matx-ek eta Tokikom taldeko tokiko hainbat komunikabidek ere saioak eskainiko dituzte beren web, telebista eta irratietan.

Hainbat helburu

Programa ekoizten ari diren Matx eta Basque Teameko arduradunak bat datoz helburuak zehazteko orduan: “Agente txikiek egiten duten lana aitortu nahi dugu eta kirol gutxituei ikusgarritasuna ematea da gure nahia; kirol masiboetatik haratago erreferenteak sortzea. Azkenik, sareetan entretenimendua eskainiko duten euskarazko kirol-edukiak sortzeko beharra identifikatzen jarraituko dugu”.
 
Ildo horretan, gogoratu behar da, gainera, Basque Team Fundazioa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren barruan dagoela, eta arreta berezia jartzen duela euskararen erabilera sustatzen. Goi-mailako kirolariak eragile paregabeak dira horretan laguntzeko, balio eredugarriak dituztelako gizartearentzat.

Honekin lotutako berriak

11-maiatza-2026

Iker Sastre Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina bereganatu du Laskoko ITTF World Para Challengerrean

Informazio gehiago
27-apirila-2026

Ander Cepasek, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak, bi urre irabazi ditu Sao Pauloko ITTF World Para Challengerrean

Informazio gehiago
30-martxo-2026

Ander Cepasek, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak, bi urre irabazi ditu ITTF World Para Future Costa Brava txapelketan

Informazio gehiago
21-martxo-2026

Ancer Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak urrea eta zilarra sinatu ditu Lignanoko Para Challengerrean

Informazio gehiago
14-martxo-2026

Domina zaparrada Basque Teameko mahai teniseko jokalarientzat Wladyslawowoko TTF World Para Challengerrean

Informazio gehiago
10-abendua-2025

Basque Teamek bat egin du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin 

Informazio gehiago