Aitor Francesena Basque Teameko surflariak matematikoki irabazi ditu jada Munduko bi zirkuituak
24-ekaina-2023

Aitor Francesena Basque Teameko surflariak matematikoki irabazi ditu jada Munduko bi zirkuituak

Aitor Francesena

Zarautzekoak hiru proba puntuagarrietatik bi irabazi ditu zirkuitu bakoitzean

Aitor Francesenak atseden barik jarraitzen du eta garaipenak bildu besterik ez du egiten pasatzen den tokitik. Bai estatuan, bai nazioartean, sekulako denboraldia egiten ari da. Kanarietako Las Canteras hondartzan ospatutako Para Surfingeko Espainiako Koparen barruko txapelketak ez zuen sekreturik izan berarentzat, eta aurten jokatu dituen gainerako nazioarteko txapelketetan ere gauza bera gertatu da. Helburua argia da, berriro Munduko txapeldun izatea, iaz bezala, baina oraingoan bi zirkuitu ezberdinetan.

Alde batetik, Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour 2023 txapelketak hiru ekitaldi ditu: Hawaii Adaptive Surfing Championship, maiatzaren 8tik 13ra Waikikin (Oahu) jokatutakoa; Costa Rica Open Pro of Adaptive Surfing, ekainaren 20tik 23ra Puntacanterasen (Costa Rica) jokatutakoa; eta finala, US Open Adaptive, irailaren 6tik 10era Oceansiden (Kalifornia) ospatuko dena. Zirkuitu honetan 17 herrialde baino gehiagoko 100 surflari baino gehiagok parte hartzen dute. Aitorrek lehen bi probak irabazi ditu, azkena atzo bertan.

Bestalde, AMP Surfak (Surfealari Anputatuen Elkartea), Surf Leaguerako sortzaileek eta Nazioarteko Surf Elkartearen (ISA) berme eta estandarrekin, beste zirkuitu paralelo bat proposatzen du, non Aitor Francesena ere nagusitzen ari den. Lehen garaipena Kalifornian iritsi zen, eta bigarrena duela bost egun eskas Jacó hondartzan (Costa Rica). Zirkuitu honetan finalak Kalifornian ospatuko dira urrian edo azaroan eta oraindik baieztatu gabe dago Huntington Beachen edo Pismo Beachen izango den.

Badirudi Aitor Francesenaren gainditze gaitasunak eta palmaresak ez dutela mugarik. Espainiako txapelduna da zalantzarik gabe, 2016an eta 2020an Munduko txapeldun izan zen, 2017an brontzea irabazi zuen eta 2018an eta 2021ean laugarren izan zen. Orain arte egindako guztiaz gain, iaz, 2022an, Munduko zirkuituan lehiatzen hasi zen eta bereganatu egibn zuen gainera, US Opena irabaziz eta Waikikin bigarren postua  poltsikoratu ondoren.

Aitor Francesena aitzindaria izan da askotan bere bizitzan. Esan bezala, Zarautzen surfean hasi zen lehen zoroetako bat izan zen, diziplinako lehen entrenatzaileetako bat eta estatu mailako lehen hautatzailea, eta berarekin batera, Aritz Aranburu birritan iritsi zen surfaren Munduko elitera.

53 urterekin ez zaio burutik pasa ere egiten taula alboratzea. Epe luzera olinpikoa izateko erronka dauka. “Gorputzak eta buruak eusten badidate eta surf egokitua azkenean programa paralinpikoan sartzen bada, Los Angeles 2028an egongo naiz lehiatzen eta dena ematen” esan du ‘Gallo’k behin baino gehiagotan.

Honekin lotutako berriak

02-abuztu-2024

Nadia Erostarbek eta Joan Duruk diploma olinpiko bana irabazi dute Tahitiko surf txapelketan

Informazio gehiago
29-uztaila-2024

Janire Gonzalez-Etxabarri eta Andy Criere surflariek agur esan diote Tahitiko txapelketari bigarren kanporaketan

Informazio gehiago
14-maiatza-2024

Nadia Erostarbek hirugarren postuan bukatu du Challenger Serieetako Sydney Pro txapelketan

Informazio gehiago
06-maiatza-2024

BAT TO PARIS (kapitulu 2): Surf / ‘Ustekabekoa egia bihurtuz’

Informazio gehiago
02-maiatza-2024

‘BAT To Paris’ dokumental sortaren bigarren atalak surfa izango du ardatz

Informazio gehiago
06-martxo-2024

Nadia Erostarbek, Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Andy Crierek Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan lortutako pase olinpikoak aurkeztu dituzte Donostian

Informazio gehiago