HiginioRivero
BIO
Higinio Riverok betidanik maite izan ditu kirola, motor-kontuak eta arrisku-jarduerak, baina 2013. urtean, eskalatzen ari zen bitartean, lesio medular larria eragin zion istripua izan zuen. Lesio hark paraplegia ekarri zion. Ospitalean hiru hilabete egin zituen, bi hilabete t´erdi ohean mugitu barik. Dena den, kikildu beharrean, Higiniok bere pasioaren alde borrokan jarraitu zuen eta haurtzarotik kirolak eman dizkion ilusioa eta motibazioa berreskuratzeko ahaleginetan dabil. Hori lortzeko piraguismoan buru belarri ari da, erreabilitazioan onurak ekartzen dizkiolako, bai fisikoki, bai mentalki. “Txikitatik gustatu izan zait kirola, eta alde batera ta bestera mugitzea. Eta istripuaren ondoren, berdin jarraitzen dot” dio Higiniok.
Piraguismoa gogoko du, uretan jendearekin gurutzatzen denean bere desgaitasuna ez zaiolako antzematen eta hori, psikologikoki, oso positiboa da berarentzat.
Plentziako Piraguismo Taldean ari da eta kirol honetan denbora gutxi badarama ere, 2016an Branderburgen jokatutako parakanoeko Maratoiko Munduko txapelketan (ICF Canoe Marathon World Cahmpionships) nagusitu zen, baita 2017 Pietermarithburgen (Hegoafrika) ere. Horrez gain, 2016an Europako txapeldun izan zen Pontevedran. Bere ilobari eskaintzen dizkio domina guztiak, bera baita bere beste pasioetako bat. Azken urteetan modalitate olinpikoan murgilduta dago eta lanak fritua eman du. 2018an Belgraden jokatutako Europako txapelketan parte hartu zuen eta 2019an Szegeden jokatutako Munduko txapelketan Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela ziurtatu zuen.
Gure nagusiak
Babesleak