Higinio Rivero Munduko parabiatloi txapelketan lehiatu den lehen kirolaria da estatu mailan
09-otsaila-2025

Higinio Rivero Munduko parabiatloi txapelketan lehiatu den lehen kirolaria da estatu mailan

Higinio Rivero

Basque Teameko bekadunaren helburu nagusia 2026ko Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Jokoetarako txartela lortzea da

Higinio Riverok piragua alboratu du oraingoz eta ura elurragatik aldatu du, nahiz eta, ohi bezala, ideiak eta helburuak oso argi dituen hemen ere. Basque Teamen beka duen atleta Munduko parabiatloi txapelketa batean lehiatu den lehen kirolaria da estatu mailan. 

Munduko Txapelketa Esloveniako Pokljuka herrian jokatu dute. Higiniok hiru proba burutu ditu: 7,5 kilometrokoan esprinta, jazarpen-esprinta eta 12,5 kilometroko lasterketa. Lehenengoan 21. postuan amaitu zuen, bigarrenean 22. postuan sailkatze-saioa eta finala egun berean jokatuta, eta hirugarrenean 20. postuan.

Bizkaitarrak, Munduko Txapelketa amaitzean Basque Teami emandako adierazpenetan, esan du tiroaren zatian xehetasunak doitzen jarraitu behar duela, baina eskiaren atalean hobekuntza nabarmena izan duela. Pixkanaka bidea egiten doala nabarmendu du batez ere, diziplina paralinpiko honetako Munduko txapelketa batean parte hartzen duen lehen kirolaria izan baita, eta 2026an egingo diren Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Jokoetarako sailkapena lortzeko urratsak ematen jarraituko duela azpimarratu du.

Higiniok denboraldi honetan Munduko Parabiatloi Kopa jokatu du Vuokattin (Finlandia), Val di Fiemmeko Munduko Kopa (Italia) eta orain Munduko Txapelketa Pokljukan (Eslovenia). Gainera, nazioartean ere lehiatzen da iraupen-paraeskian, bere asmoa bi kiroletan lehiatzeko txartel paralinpikoa lortzea baita. Horretarako, alde batetik, elurretan alderdi teknikoa entrenatzen du, eta, bestetik, Basque Team Zentrora joaten da normalean, alderdi fisikoa oso modu espezifikoan lantzeko.

Gogoratu behar da Higiniok bi Udako Paralinpiar Joko jokatu dituela jada, parakanoeko VL2 proban lehiatuz. Tokioko Jokoetan diploma eskuratu zuen, eta joan den udan Parisko Jokoetan ere lehiatu zen.

Honekin lotutako berriak

22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
14-uztaila-2026

Basque Teamek 81 kirolari bekatuko ditu 2026an

Informazio gehiago
16-ekaina-2026

Larru berria, amets bera: Basque Teamek ekipamendu berria aurkeztu du LA28ko ziklorako

Informazio gehiago
18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago