GELDIEZINAK izaten jarraitzeko!
“Kirolak bilakaera izan du emakumeentzat, baina entrenamenduan eta plangintzan kontuan hartu gabeko elementu bat dago oraindik: hilekoaren zikloa”.
“Geldiezinak” proiektuak gaia taburik gabe erakusten du, emakumeen osasunerako eta emakume kirolarien errendimendurako beharrezko elementu gisa.
- Hileko erregularrak osasunaren seinale dira. Hilekoa (amenorrea) galtzea EZ da errendimendu gehiago eta hobearen seinale.
- Nork bere burua ezagutzeko, ona da hilekoaren eta haren ezaugarrien erregistroa egitea.
- Hormonek errendimendua hobetzen lagun dezakete emakume kirolarien kasuan. Gizonen eta emakumeen entrenamenduek ez dute berdinak izan behar, fisiologikoki ere ez baitira berdinak. Folikulu-zikloen araberako plangintza oso tresna erabilgarria da emakume kirolarien kasuan.
“Egokitzapenak ez du esan nahi maila jaitsi behar denik; esan nahi du zure gorputza gai dela zikloko faseetan lan-karga ezberdinak barneratzeko”.