Basque Teameko Higinio Rivero piraguistak zilarra irabazi du Municheko Europako Txapelketan
19-abuztu-2022

Basque Teameko Higinio Rivero piraguistak zilarra irabazi du Municheko Europako Txapelketan

Higinio Rivero

Higinio Riverok bere bigarren domina irabazi du kontinenteko txapelketa batean. Lehenengoa iaz zintzilikatu zuen Poznanen (Polonia) jokatutako Europako txapelketan eta gaur postua errepikatu du, VL2-200 metroko proban bigarren metalik preziatuena lortuz.

Bizkaitarra oso indartsu hasi da. Proba amaitzean, Munichera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari baieztatu dio asko entrenatu dituela irteerak, gehien findu behar duen estropadako zatia baita. Egiaztatu da zati horretan Higinio Rivero asko hobetu dela. Gaur, ordea, irteerako esfortzuk gogotik eragin dio azken esprintean.

Basque Teameko palistaren beldurra den Norberto Mourao portugaldarraren aurkako lehian Rivero izan da nagusi. Biek borroka gogorra izan dute urrea lortzeko, baina konturatu gabe Tamás Juhàsz hungariarra ziztu bizian eta bizkor etorri da euren bila. Azkenean, bera izan da garaipena eraman duena, 53.948ko denborarekin lehenengo postuan helmugaratuta. Atzetik Rivero iritsi da, 55.159ko (+1.211) erlojupekoa lortuz, eta hirugarren Norberto Mourao portugaldarra 55.472 (+1.524) denborarekin.

Domina honez gain, Higinio Riverok laugarren postua lortu du denboraldi honetan Halifaxeko Munduko Txapelketan. Bere ibilbidean nabarmentzekoak dira Tokio 2021eko diploma paralinpikoa, Poznan 2021eko Europako Txapelketako zilarra, Szegedeko Munduko Kopako brontzea 2020an eta Poznango Munduko Kopako zilarra 2022an.

Honekin lotutako berriak

26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Basque Teameko Maialen Chourraut eta Pau Echaniz piraguistak Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalera pasa dira

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago