Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Klara Olazabal

Oklahoman jokatzen ari diren ur bizietako Munduko Txapelketak kanoen lehia hartu du gaur. Finalerdietan Miren Lazkanok zazpigarren denborarik onena egin eta finalerako txartela lortu du. Klara Olazabalek, bestalde, 29. postuan bukatu du eta dominen lehiatik kanpo geratu da.

Miren Lazkanok oso une gogorrak bizi izan ditu arlo pertsonalean, batez ere Parisko Jokoetan lehiatu eta bertan hamargarren postua lortu ondoren. Horri esker, kirol arloan gauzak erlatibizatzen ikasi du, eta kargak eta presioak behera egin dute bere nabigaziaoren mesederako. Gaur berriro erakutsi du, denboraldi osoan egiten duen bezala eta sailkatze saioan egin zuen bezala. Penalizaziorik gabeko jaitsiera egin du, zazpigarren amaituz eta 102.13ko denbora markatuz (azkarrenarekiko, Monica Doriarekiko +4.10). Gaurkoa bere kirol ibilbideko bigarren finala izango da Munduko txapelketa absolutu batean. Donostiarrak 2015ean Londresen jokatu zuen finala eta lau final jokatu ditu Europako txapelketetan, 2021ean  garaikurra eramanda.

Gauzak okerrago joan zaizkio Klara Olazabali. Ibilbidearen hasieran pibote bat jo du, eta, ondorioz, akats batzuk egin ditu 4. eta 5. ateetako tartean. Laugarren atean, epaileek 50eko zigorra ezarri diote, eta, geroago, 17. atean ukitu bat egin du. 167.87ko denbora pilatu du guztira, eta 29. postura jaitsi da (+69.84).

Klara Olazabalek Oklahomara joandako komunikazio taldeari adierazi dionez, nahiz eta azken boladan emaitzak alde ez izan, pozik dago Munduko Txapelketako finalerdian egotearekin eta horretarako egunero egin duen lanarekin.

Honekin lotutako berriak

26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Basque Teameko Maialen Chourraut eta Pau Echaniz piraguistak Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalera pasa dira

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
22-uztaila-2026

Kayakeko patruilen proban emakumeak zazpigarren izan dira eta gizonak hamahirugarren Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago