basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Bádminton 18
otsaila
2024

Clara Azurmendik, Basque Teamen beka duen badminton jokalariak, zilarra irabazi du taldekako Europako Txapelketan

Estatuko selekzioak orain arte lortutako emaitzarik onena da, 2018ko brontzearen ondoren

Clara Azurmendik beste pauso bat eman du goi mailako kirolaren barruan eratzen ari den ibilbidean, Lodzen (Polonia) jokatutako taldekako Europako txapelketan zilarrezko domina eskuratu duen taldeko zutabeetako bat izanda. Taldeak historia egin du, 2018an Bakun lortutako brontzea gaindituz. Garai hartan Lorena Uslé, Sara Peñalver, Elena Fernández eta Carolina Marín eta Beatriz Corrales beteranoak izan ziren brontzezko domina lortu zutenak, Carlos Longo eta Salvador Francorekin batera. Oraingoan donostiarrak Marín eta Corrales beteranoekin eta Paula López, Ania Setien, Lucía Rodríguez eta Nikol Carullarekin osatu du taldea, Ernesto García eta Arturo Ruizen laguntza teknikoa izanik.

Txapelketaren hasiera, asteazkenean, zoragarria izan zen. Ematen zuen Ivonne Li edo Isabel Lohau bezalako jokalari nabarmenekin Alemaniak arazoak sortuko zituela, baina 3-2 irabazi zuten. Bere banakako partidan Azurmendik ez zuen arazo handirik izan Miranda Wilson 21-16 eta 21-9 mendean hartzeko.

Hurrengo egunean taldeak bere ibilbidearekin jarraitu zuen Eskozia 3-2 azpiratuz txapelketako finalerdietarako txartela matematikoki eman zion partida estu batean. Donostiarrak Rachel Sugden gainditu zuen 21-14 eta 21-16ko emaitzarekin bukatu zen neurketa kontrolatuan.

Ostiralean Azurmendiren taldeak pozak batzen jarraitu zuen Holandako selekzioa nagusitasun handiz gaindituz. Finalerdietarako pasea erabakita zegoen, baina, hala ere, posturik onenean igarotzeko eta gehiegizko konfiantzarik ez izateko, denaren bila joan beharra zegoen. 4-1 irabazi zieten holandarrei.

Multzoko lehen postuan aurrera egitean, Ernesto Garciak eta Arturo Ruizek zuzentzen zituzten kirolariek Danimarkaren aurkako norgehiagoka saihestu zuten. Berriro ere eskandinaviarrak ziren faboritoak, Line Højmark Kørsfeldt edo Sara Thigesen bezalako izarrez betetako jokalariak baitituzte.

Atzo Espainiak Eskoziaren aurka jokatu zuen berriro, oraingoan finalerdietan. Marinen, Azurmendiren eta Corralesen garaipenak nahikoa izan ziren final historiko baterako sailkatzeko, horregatik binakako norgehiagokak ez ziren jokatu behar izan. Clara Azurmendik partida errepikatu zuen Rachel Sugdenen aurka. Neurketaren lehen uneak  nahiko parekatuak izan ziren, lehen jokoaren bigarren zatia pasata, Clarak martxa igo eta Sugden oso atzean utzi zuen arte. Bigarren jokoan eskoziarrak presioa handitu zuen; hala ere, Azurmendik bazekien puntu bakoitzak berebiziko garrantzia zuela, eta, partidaren amaiera zirraragarri batean, garaipena lortu zuen azken tantoan (21-14 eta 21-18).

Gaurko finalean, Danimarkako selekzio beldurgarriaren aurka (Mia Blichfeldt, Line Kaersfeldt edo Amalie Magelund), ezin izan dute urrea eskuratu, Carolina Marinek bere banakako norgehiagoka irabazi duen arren. Azurmendik eta Corralesek porrota jaso dute, eta binakako lehen partida galdu dutenez, Danimarkak 3-1eko emaitzarekin eraman du urrea. Azurmendik itxura ona eman du. Bere neurketaren hasieran, tanteoa oso estua izan da, bien arteko alde txikiarekin. Hala ere, atsedenaldira hurbiltzean, Blichfeldtek hiru puntuko abantaila eskuratu du, eta horrek jokoaren gainerakoa baldintzatu du. Donostiarrak ahalegin handia egin duen arren, eskandinaviarren aldea hazi egin da 9 puntura iritsi arte: 12-21. Bigarren jokoan, Clara galtzen hasi da, baina indarra atera du eta aurkaria estu eta larri jartzen saiatu da. Azkenean ezin izan du menderatu eta 19-21 galdu du.