basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Clara Azurmendi

Kirolariak
Jatorria Donostia
Bizilekua Donostia
Jaiotza 1998-05-04
Kirola Kirolariak

Bio

Bakarkako modalitatean badmintonean lehiatzen den kirolaria da Clara Azurmendi Moreno.

Badmintona eta saskibaloia lau urtez uztartu zituen arren eta altuera saskibaloia aukeratzeko lagjntzen zion arren (1,83 metro neurtzen ditu), erraketen alde egin zuen, bere bizitza erabat aldatuz. 14 urte besterik ez zituela, Donostia utzi eta Madrilgo CAR zentrora joan zen. Bertan, Fernando Rivasekin Carolina Marin olinpiar eta munduko txapeldunaren taldean trebatu zen. Carolina bere laguna sakrifizioz eta iraunkortasunez entrenatzen jarraitzeko “ispilu bat” izan dela esan du behin baino gehiagotan.

Fisioterapiako ikaslearen ustez, bere altuera desabantaila bat da badmintonean jokatzeko orduan, bereziki beheko bolanteei edo defentsari dagokienez, baina motibazioa galdu beharrean, era bikoitza ahalegintzen da bere helburuak lortzeko. Bere aisialdian ohikoa da liburu on batez gozatzen aurkitzea, familiatik datorkio hori, bere gurasoak baitira Donostiako ‘Donostia’ liburu-dendako jabeak.

Azken urtea zalantzaz beteta egon da Clararentzat. Lehenik, faszia batengatik, eta, ondoren, covid-19agatik, bere egutegiko proba asko bertan behera geratu ziren. Beranduago, kutsatu egin zen, eta hilabete igaro behar izan zuen konfinatuta, lehiaketa bera gabe nola itzultzen zen ikusiz, lehiaketa garrantzitsuak galduz, Europako txapelketa kasu. osatuta, donostiarrak Austriako Opena eta Espainiako txapelketa irabazi zituen 2021eko ekainean, banaka zein binaka. Carolina Marinek aurreko lotailu gurutzatuan izan duen lesioagatik eta munduko zerrendan eskatzen diren plazetan egoteagatik Joko batzuetan debuta egingo du.

Bere kirol ibilbidean, 2015eko Bakuko Europako Jokoetan irabazitako brontzezko domina eta 2014ko Nankingo Gazteriaren Olinpiar Jokoetako parte-hartzea nabarmentzen dira, bakarkako proban 5. postua lortu zuen azken horretan.

Palmaresa

28
ekaina
2023
Albisteak

Clara Azurmendi badminton jokalariak galdu egin du Europako Jokoetako multzoen faseko hirugarren partidan, baina final-laurdenetarako txartela poltsikoan zuen jada

Clara Azurmendik eta Bea Corralesek osatutako bikoteak ezin izan du garaipena erdietsi Debora Jille eta Cheryl Seinen holandarren aurka, badmintoneko binakako txapelketako multzoen faseko hirugarren partidan (21-12 eta 21-17), baina aurrera jarraitzen du Europako Jokoen torneoan, lehen bi jardunaldietan lortutako emaitzei esker. Lehenengoan donostiarrak eta madrildarrak Keisha Fatimah Az Zahra eta Era Maftuha azerbaijandarrak gainditu […]

11
abendua
2022
Albisteak

Clara Azurmendik zilarra lortu du Kanadako nazioarteko txapelketako binakakoan

Basque Teameko badminton jokalariak, Bea Corralesekin batera, ezin izan ditu Annie eta Kerry Xu estatubatuarrak gainditu final estu batean Clara Azurmendi podiumeko bigarren tokira igo da, Bea Corralesekin batera, Canadian International Challengeko binakako lehian. Den eman dute azken garaipena lortzeko, baina partida oso lehiatuan 21-15, 15-21 eta 14-21 galdu dute Annie eta Kerry Xu iparamerikarren […]

21
azaroa
2022
Albisteak

Clara Azurmendi Basque Teameko badminton jokalariak bigarren bukatu du Peru Challengean

Azurmendik erretiratu egin behar izan du finaleko lehen setean, orkatila minduta baitu atzoko finalerdian jasandako bihurdura batengatik Donostiarra txapelketako lehen faboritoa zen eta aurreikuspenak bete egin dira. Clara finalera iritsi da, baina ezin izan du baldintza onenetan jokatu, finalerdietako norgehiagokan bihurdura izan eta eskuin orkatila minduta utzi baitzuen. Basque Teameko kirolariak txapelketa bikaina egin du. […]