basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Juan del Campo

Eskia
Jatorria Bilbo
Bizilekua Mungia
Jaiotza 1994-06-28
Kirola Eskia

Bio

Juan bere gurakoekin hasi zen eskiatzen hiru urte zituela eta berehala baieztatu zuen ez zitzaiola gustatzen lerro zuzenari jarraitzea, beste umeak aurreratu nahi zituela. 23 urte izan arren, hamarkada bat darama lehiatzen. Val d ́Araneko Eski Klubean hazi zen kirolean eta eslalon eta eslalon erraldoieko diziplina teknikoetan trebatuta dago. Orain Euro-Ski klub euskaldunaren kide da. Pertsona lasaia dela dio. Uste du ez duela presio berezirik ez duelako ezer galtzeko. Yoga eta apnea eta arnasketa ariketak egiten ditu erlaxazioa lantzeko.

Espaniako txapelketan lau aldiz igo da podiumera; 2015ean Espainiako txapeldun izan zen super-erraldoian eta 2016an eslalomean.

Nazioarte mailan Söldeneko Munduko Kopan egin zuen debuta, Austrian, 2015eko urrian. Europako Kopan azpimarragarria da Val Ceniseko eslalomean lortutako 18. postua 2017ko urtarrilean. 2015eko Hafjelleko Munduko Junior txapelketan 29. lekuan amaitu zuen eslaloma.

Azken aldian asko hobetu du bere FIS kalifikazioa, eta hori dela eta, Munduko Kopako eta Europako Kopako proba gehiago jokatzeko aukera dauka. Kontuan izan behar da hitzordu garrantzitsuetan zerrendako postuak erabakitzen dauela irteera- ordena: “Aurretik daudenek baino hobeto egin behar duzu, irtetean pista oso narriatuta aurkitzen duzulako. Pistatik pasatzen diren 10 eskiatzailek segundo bat gehitzen diote zure ibilbidera”.

FISek eta RFEDI-COE-CSDek ezartzen dituzten irizpideak betetzea lortu zuen 2016ko abenduan Kronplatzeko Europako Kopako paraleloan erdietsitako 9. postuari esker.
Horrez gain, nabarmena da 2017ko urtarrilean Kitzbueheleko eslalomean (Austria) lortutako 33. postua, azken hamarkadetan estatu mailan lortutako emaitzarik onena. Ez zen bigarren txandarako sailkatu lehenengo txandan 33. bukatu zuelako (bigarren txandara pasatzen zara lehenengo txandan lehen 30en artean bukatzen baduzu), sailkapenetik 19 ehunenekora. 1986tik Munduko Kopan Espainiako federazioko eskiatzaile batek erdietsitako emaitzarik onena izan zen.

Beraz, eskiak estatu mailan urteetan igaro duen ilunaldian argi-izpia da Juan del Campo. Nazioarteko Eski Federazioaren estatistiken arabera, Luis Fernandez Ochoa izan zen Munduko Kopa batean estatu mailan puntuatzea lortu zuen azken eskiatzailea, 1986an.

2017ko urtarrilean Neguko Kirolen Espainiako Federazioak Juan del campo hautatu zuen Quin Salarich katalanarekin batera, Saint Moritzeko Munduko txapelketan lehiatzeko. Lehen Mundiala izan zen bilbotarrarentzat. Erraldoian 35. postua lortu zuen eta eslalomean ezin izan zuen lehen txanda bukatu.

2018an Pyeongchag Olinpiar Jokoetan parte hartzeko txartela lortu zuen, baina bai erraldoian bai eslalomean ezin izan zituen bigarren txandak bete.

Juanen emaitzarik onena 2019ko urtarrilean iritsi zen. 24. amaitu zuen Austriako Schladming estazioan jokatu zen eski alpinoko Munduko Kopako eslaloian, eta “amets bat bete zuen”, bigarren txanda baterako lehen aldiz sailkatzea.

Bizkaitarra lehen aldiz sailkatu zen zirkuituko proba baten bigarren jaitsiera jokatzeko, lehenengoan hogeita hamargarren sailkatu eta azken postua eskuratu ondoren.

“Bide gogorra izan da bigarren txanda baterako sailkatzea. Munduko Kopako lasterketa pare bat neramatzan jada, eta huts txiki batek kanpoan utzi ninduen, eta gaur lortu dut “adierazi zuen orduan.

Entrenamendu fisikoetan gorputzaren kontrolean eta potentzian jarri du arreta Juanek; pistako entrenamenduetan, berriz, arintasuna bilatu du, bihurguneak mozteko eta eskiatzean garbiagoa eta finagoa izateko, indarra eta potentzia gehiegi ez erabiltzeko.

Del Campok eskia ekonomiako ikasketekin uztartzen du.

Palmaresa

Europako Kopa Kronplatzeko paraleloa 2016
Brontzezkoa FIS lasterketa eslalom Gressoney La Trinite (Italia) 2017
Brontzezkoa FIS lasterketa eslalom Hemsedal (Norvegia) 2017
Zilarrezkoa FIS lasterketa eslalom La Molina (Espainia) 2017
Urrezkoa Far East Cup eslalom High 1 Resort (Korea) 2018
Brontzezkoa Far East Cup eslalom High 1 Resort (Korea) 2018
19
otsaila
2023
Eskia

Juan del Campok, 21. postua lortuta eslalomean, bere emaitza onena eskuratu du eski alpinoko Munduko txapelketa batean, eta Aingeru Garayk 35. postua bereganatu du

Basque Teameko kirolariek historia egin dute berriz ere, lehen aldiz bi euskaldun lehiatu baitira aldi berean horrelako hitzordu batean Juan del Campok eta Aingeru Garayk historia egin zuten urtarrilean, Garmisch-Partenkircheneko Munduko Kopan. Lehen aldiz bi euskaldun lehiatu ziren maila horretako proba batean. Gaur beste kapitulu bat idatzi dute euskal eski alpinoaren historian, Courchevel-Meribelen (Frantzia) jokatutako […]

30
urtarrila
2023
Eskia

“Nik inoiz baino sasoi hobean ikusten dut neure burua, galtzeko gutxi eta irabazteko eta lasterketetan gozatzeko asko dut”

Juan del Campo Basque Teameko eskiatzaileak bere ibilbideko emaitzarik onena lortu du Schladmingeko Munduko Kopan Juan del Campok erretinan gordetzen du oraindik eski alpinoko tenpluetako batean, Austriako Schladming pistan, harrotu zuten 45.000 pertsonen irudia. Bilbotarra hirugarrenez igaro zen bere karreran Munduko Kopa bateko bigarren txandara eta 22. postuan amaitu zuen proba, orain arteko bere ibilbideko […]

05
apirila
2019
Eskia

“Denboraldian emaitza onak izateaz gain, asko hobetu dut eski-maila”

Juan del Campo Basque Teameko eskiatzailea lehen aldiz sailkatu da denboraldi honetan Munduko Kopako proba batean bigarren txanda jokatzeko, eta gainera emaitza hobeak lortu ditu Munduko txapelketan, 2017koarekin alderatuta. Emaitzekin oso pozik dago baina horrez gain, egindako lanarekin oso gustura, orain lehiakorragoa delako. Berarekin izan gara denboraldiaren balantzea egiteko. “Iazko denboraldiaren bukaeratik lan handia egiten […]

30
urtarrila
2019
Eskia

Juan del Campok Munduko Kopa bateko bigarren txanda jokatzea lortu du

Juan del Campok 24. postuan bukatu du Schladmingeko estazio austriarrean jokatutako eski alpinoko Munduko Kopako eslaloma, eta “ametsa bete” du hórrela, lehen aldiz bigarren txandarako sailkatuta. Iaz Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 24 urteko bizkaitarra lehen aldiz sailkatu da zirkuituko bigarren txanda bat jokatzeko, lehen txandan 30. plaza, eta sailkapena ematen zuen azkena, eskuratu […]

22
otsaila
2018
Eskia

Elkarizketa Juan del Campori Pyeongchangeko eslalomean lehiatu eta gero

Basque Teameko Juan del Campo eskiatzaile alpinoa Yongpyongeko Mendi-Zentroan elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetako eslalomean parte hartu eta gero. Mungiakoak arriskatzea erabaki du berriro, eslalom erraldoian bezala, eta ez du proba bukatu, jaitsiera ona egiten ari zen arren. 

18
otsaila
2018
Eskia

Elkarrizketa Juan del Campori eslalom erraldoian lehiatu eta gero

Basque Teameko Juan del Campo eskiatzaile alpinoa Yongpyongeko Mendi-Zentroan elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan debuta egin ostean. Mungiakoak 39. postuan bukatu du eslalom erraldoiko lehen txanda, baina gehiegi arriskatu du bigarrenean eta ezin izan du proba bukatu.