basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Ander Elosegi

Piraguismoa
Jatorria Irun
Bizilekua Irun
Jaiotza 14/11/1987
Kirola Piraguismoa

Bio

Irunen jaio zen, horregatik erreza da ulertzea zergatik eman zituen lehen urratsak kanoa eta kayakean Santiagotarrak klubean. Nazioarteko hainbat lehiaketetan parte hartu du, Beijingo, Londreseko eta Rio de Janeiroko Jokoetan, besteak beste. Hiru olinpiar hitzorduetatik diploma batekin itzuli da. Seu d´Urgellen bolada bat pasa bazuen ere, etxera itzultzea eta Pauko kanalean entrenatzea erabaki zuen.

2008ko abuztuaren 12an, 20 urterekin, Ander Elosegik 87.93 segundoko denbora markatu zuen Beijingo Olinpiar Jokoetako piraguismoko zirkuituan. Egindakoa (zigorrik egon ez balitz) zilarrezko domina eskuratzeko moduko denbora zen. Pena, azken atean akatsa egin zuela. Laugarren bukatu zuen azkenean. Hirugarren izan zen, Michal Martikan eslovakiarrak bere jaitsiera egin, eta 87.73ko denborarekin txapelketa irabazi zuen arte.

Olinpiar ziklo bat geroago, 2012ko uztailaren 31n, Londreseko Jokoetako finalean sartu zen. Jaitsiera ona egin zuen baina 14, 15 eta 16. ateetan egindako akatsek lausotu egin zuten. Zirkuituko erdiko tartea okerrago egin zuen eta horrek oztopatu zion podiumera igotzea. Laugarren bukatu zuen berriro.
2015eko iraileko Munduko txapelketan Rioko Jokoetan parte hartzeko txartela lortzea espero zuen Anderrek, baina ez zitzaion ondo irten eta dena Liptovskiko (Eslovakia) Europako txapelketan jokatu zuen 2016ko maiatzean. Brontzezko domina irabazi zuen eta Brasilgo hiriburuan bere parte-hartzea ziurtatu zuen, bere hirugarren Jokoetan. Anderrek Riora bidaiatu zuen, hauek bai, bere Jokoak izango zirela pentsatuta, baina beste behin domina barik geratu zen. Hitzordura sasoi onean joan zen, fisikoki eta mentalki. Finalerako sailkatu zen finalerdietan denborarik onena eginda, baina Deodoroko Whitewater Stadiumean jokatutako finala okertu egin zen irundarrarentzat. 1:41:27ko denbora egin zuen, baina lau akatsek podiumetik aldendu zuten. Zortzigarren postuan bukatu zuen.

2019an zilarrezko bi domina irabazi zituen Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan, bat taldekako proban eta beste bat banakako lehian, Tokioko jokoetan lehiatzeko txartela eman ziona. Bere laugarren olinpiar Jokoak izango dira Japoniakoak. Lau olinpiar Jokotan egongo den lehen euskal gizonezkoa izango da Elosegi.

Beijingo, Londreseko eta Rioko parte-hartze eta diplomez gain, nabarmenak dira 2002ko irailean jokatutako Munduko Kopan eskuratutako zilarra, 2009an Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan taldeka lortutako brontzea, eta 2016an Liptovskin jokatutako Europako txapelketan irabazitako brontzea.

Palmaresa

London Olinpiar Jokoak C1 2012
Beijing Olinpiar Jokoak C1 2008
31
uztaila
2022
Piraguismoa

Ander Elosegi ez da finalera igaro Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Denboraldi hau maldan gora jarri zaio Ander Elosegi lau aldiz olinpikoari, baina onartu beharra dago berea bezalako ibilbide luze batean gorabeherak izaten direla, eta urte postolinpikoetan, goi mailan hainbeste denboraldi egiten direnean, indarrak dosifikatu behar direla. Anderrek sailkapen onak egin zituen Augsburgoko Munduko Txapelketan eta jaitsiera bakarra behar izan zuen finalerdietara pasatzeko. Hala ere, gaur […]

29
uztaila
2022
Piraguismoa

Ander Elosegi Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako finalerdian sartu da

Basque Teameko kirolariak 19. amaitu du bere banakako lehen jaitsiera denboraldiko hitzordu nagusian Denboraldia ez da erraza izaten ari Ander Elosegirentzat, nahiz eta berak dagoeneko ohartarazi duen hainbeste urtez maila gorenean egon ondoren, intentsitatea noiz jaitsi jakin behar dela, indarberritzeko. Ander Elosegi Tokiotik itzuli zen laugarren parte-hartze olinpikoa eta laugarren diploma besapean hartuta, eta horrek […]

27
maiatza
2022
Piraguismoa

Ander Elosegik ez ditu Liptovskyko Europako Txapelketako finalerdiak jokatuko banakako lehian

Ondrej Cibak kanala Ander Elosegi Basque Teameko piraguistaren faboritoetako bat da. Hemen brontzea lortu zuen 2016ko Europako Txapelketan eta Rio de Janeiroko Jokoak jokatzeko plaza ere bertan erdietsi zuen. Hala ere, gaur kanala lau diploma olinpiko dituen palistari trabatu zaio. Bi jaitsiera egin ditu, eta bietako batean ere ez da eroso ibili. Bere arraunketa teknikoa […]

26
uztaila
2021
Piraguismoa

Ander Elosegi piraguistak bere laugarren diploma lortu du Tokioko Jokoetan

Lau Jokotan lehiatu den lehen euskal gizonezkoa da Ander Elosegi. Lau Joko eta lau diploma; ez da marka makala. Dena den, gaurko lorpenak ez du asetuta utzi Irungoa. Basque Teameko piraguista zortzigarren izan izan da finalean eta horrek zapore gazi-gozoa utzi dio, badakielako gehiago emateko gai dela. Argi erakutsi du finalerdian. Eguneko lehen jaitsieran ukitu […]

24
uztaila
2021
Piraguismoa

Ander Elosegi Basque Teameko piraguistak podiumean sartu nahi du Tokioko Jokoetan

Ander Elosegi, eslalon piraguismoko egungo Munduko txapeldunordea C1ean, Tokioko Olinpiar Jokoetan dominengatik borrokatzen saiatuko da. Irungo palistak badaki zer den hitzordu mota hauetan lehiatzea, Japoniako hiriburukoak bere laugarren Jokoak baitira, Beijing 2008, Londres 2012 eta Rio 2026 jokoetan parte hartu ondoren, eta gainera hiru diploma irabazi eta gero. Ander lau Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen […]

@matalaz Bai, Irun-Hondarribia aldean esan ohi dugu

0

@matalaz Goian-bian

0

@protoeuskaldun Esan bai, baina halakorik ez dugu zorionez 😅

0

@protoeuskaldun Irun eta Hondarribia aldean, nik dakidala. Baliteke beste inon ere horrela esatea.

0

@protoeuskaldun MIÑON

0

13 urte betetzen ditu gaur byte sorta honek https://t.co/0gqGjuMwSU

0