basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 21
azaroa
2012

Glasgowtik itzuli dira Unai Elorriaga eta Tania Calvo lortutako hiru dominekin

Basque Team-eko txirrindulariek hasiera bikaina eman diote 2012-2013 denboraldiko Munduko Kopari

2012ko azaroak 21a.- Hedabideen aurrean agertu dira gaur goizean Tania Calvo eta Unai Elorriaga Basque Team-ek Faduran (Getxo) duen egoitzan, Glasgown (Eskozia) jokatu berri den Munduko pista txapelketako bigarren saioan lortu dituzten emaitza bikainen berri emateko asmoz. Zilarra lortu du Tania Calvok abiadurazko proban Helena Casas kataluniarrarekin batera, eta brontzea bakarkako 500 metrokoan. Unaik aldiz brontzezko domina eskuratu du Omniumean.

Calvok eta Elorriagak 2012-2013 denboraldirako dituzten aukera bikainak berretsi dituzte sasoiaren hasieran. Beraiekin batera izan dira estatuko selekzioarekin beste hainbat euskaldun eskoziako Chris Hoy belodromoan: Leire Olaberria, Asier Maeztu eta Illart Zuazubiskar.

Tania Calvo (Gasteiz, 1992/6/26) bere kirol ibilbideko egunik borobilena izan du Munduko Kopan bi domina lortuta. 19 urte zituela Londreseko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortzeko zorian egon zen eta oraingoan Helena Casas kataluniarrarekin osatu du abiadurazko bikotea. Elkarrekin Espainiako errekorra ondu zuten 34 segundo eta 102 milareneko denborarekin, ondorioz dominak lortzeko borrokan bete-betean sartuz. Jessica Varnish eta Rebecca James britaniarrak baino ez ziren gai izan aipatu bikotea gainditzeko, eta zilarrezko domina lortu zuten bikote frantziarrarekin aurretik. Bakarkako lanean ere dotore aritu zen Tania bere bigarren domina eskuratuz 500 metroetan. Brontzezko domina lortzeaz gain bere marka ere ondu zuen gasteiztarrak.

Unai Elorriaga (Bilbo, 1980/6/22), estatuko selekziora itzuli da Londresko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu ondoren, nahiz eta Munduko Kopako txapeldun bilakatu Puntuazioan 2011-2012 denboraldian. Juan Martinez Oliver hautatzaileak Omnium proba gogorrerako deitu zuen, abiadura eta erresistenzia uztartzen dituen 6 probaz osatutako saiorako alegia. Unaik lehen jardunaldian burututako lan apartan oinarritu zuen domina (2. izan zen Puntuazioan, 7. abiadurazko itzulian eta garaipena lortu zuen Kanporaketan), eta emaitza hauei esker lider bezala oheratu zen igandeko bigarren saioaren esperoan. Kilometroko seigarren eta azken probarako aukerekin heldu zen bizkaitarra, Jazarpenean 4. eta Scratchean 13. amaitu eta gero, eta lortutako 8. postuak brontzezko domina eman zion bizkaitarrari, Lucas Liss (urrea) alemaniarra eta Glenn O’Shea (zilarra) txirrindularien atzetik. Emaitza honekin argi erakutsi du Unaik estatu mailako txirrindularirik arrakastatsuena dela Munduko Kopako saioetan bakarkako lanean.

Txapelketa honetako hurrengo saioa Mexikoko Aguascalientes hirian jokatuko da 2013ko urtarrilaren 17tik 19era bitartean.