Bizilekua Irun
Jaiotza 1998-08-28
Kirola Piraguismoa
Bio
Ur bizitako piragüista da, K1 eta C1 kategorietan. Betidanik egon da piraguismo munduan sarturik, bere familian aitak eta nebak urarekiko maitasun hori txikitatik igorri ziotelako nolabait. Txikitan beste zaletasun batzuekin uztartu zuen; balletarekin, igeriketarekin eta pianoarekin. 15 urterekin erabaki zuen gehiago entrenatu nahi zuela estatuko taldean sartzeko eta beste ekintzak alde batera utzi zituen. Ez zen erabaki erraza izan, baina piraguan zituen helburuak nahiko argiak ziren eta bere motibazioak ere gora egin zuen.
Une horretatik aurrera, urtero sartu da selekzioan. Junior mailan K1 eta C1 kategorietan lehiatu zen, lehen urtean, 2013an, izan ezik; urte haretan soilik C1ean. Gainera 2014, 2016 eta 2017 urteetan talde absolutuan sartzea lortu du; bere ametsa. Europako eta Munduko kopetan lehiatzea betidanik izan da bere xedea. 2017an Paun jokatu zuen bere lehen Munduko txapelketa maila absolutuan. Asko gustatzen zaio Pauko kanala; etxetik gertu dago eta xarma berezia ikusten dio.
Goi mailako urte hauek ikasketa urteak bezala deskribatzen ditu. Bidaia eta esperientzia politak eta aberasgarriak izan ditu, baita momentu gogorrak ere (negu hotz-hotzak uretan sarturik, konpetizio txarrak, entrenamendu zorrotzak…) baina uste du momentu horiek guztiak baliagarriak izan direla hobetzeko eta ikasteko, eta gainera, momentu onek pisu handiagoa izan dutela txarrek baino. Horregatik jarraitzen du, eta dio horregatik maite duela kirol hau hasiera-hasieratik bezala, edo are gehiago.
Ur-bizietako piraguismoa, piraguismo eslaloma, oso kirol konplexua dela dio, baina aldi berean, oso irekia iruditzen zaio. “Kirol oso teknikoa da, ur mugimenduak irakurtzea beharrezkoa delako ateak behar bezala pasatzeko eta ahalik eta azkarren gainera. Fisikoki prest egon behar duzu zirkuitua goitik behera egiteko olatu, salto eta ruloak gaindituz, zure piraguaren abiadura eta zure paladen potentziari eutsiz. Ez da lan erraza. Jaitsieraren iraupena minutu t’erdi ingurukoa da, oso zaila da akatsik ez egitea. Horregatik esan ohi dugu: irabazten du akats gutxien egiten duenak. Urteekin ikasten ari naiz, aurretik aipatu ditudan faktore fisiko eta tekniko/taktikoak beharrezkoak eta garrantzitsuak diren arren, faktore psikologikoak erabakigarriak direla. Zure urteko entrenamenduak segundo batzuetako jaitsieratan laburtzen dira, eta hori dela eta, presioa eta konpetizioari aurre egiteko jarrera oso ondo zehaztu eta landu behar dira. Eta irekia esan nahi dut ez delako gorputz edo estilo espezifiko bat izan behar onena izateko. Hori da, gure kirolaren mamia”.
La Seu d ‘Urgell Klaran jokatu zen 2019ko Munduko Txapelketan, Klarak ezustekoa eman zuen C1 mailan bosgarren postuan amaituz. Emaitza horrek Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela lortzeko borrokan jarraitzeko aukera eman zion.
Klarak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketa unibertsitarioekin uztartzen du piraguismoa.
Palmaresa
uztaila
2022 Piraguismoa
Klara Olazabal finalik gabe geratu da Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan
Klara Olazabal finalaurrekoetara igaro zen, Eiskanalen egindako lehen jaitsierarekin. Ederki sufritu zuen lehen 20en artean sartzeko, baina egin zuen. Gaur ere ezin izan du bere bertsiorik onena erakutsi eta, tamalez, 17. postuan bukatuta, 123.04ko denborarekin (+11.00 Jessica Fox australiarrarekin alderatuta) eta 18. atean bi segundoko penalizazioarekin, finaletik kanpo geratu da. Klarak Alemaniara joandako Basque Teameko […]
uztaila
2022 Piraguismoa
Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketan
Basque Teameko palista in extremis sartu da lehen jaitsieran Klara Olazabalek tentsio uneak bizi izan ditu C1ean banakako lehen jaitsiera egin ondoren. Bi palista falta ziren jaitsiera egiteko, bata Jessica Fox dominaduna olinpikoa zen eta bestea Georgia Morou. Greziarraren erreferentziak oso atzean geratu direnez, Klarak arnasa lasai hartu ahal izan du azkenean. 20 piraguista pasatzen […]
maiatza
2022 Piraguismoa
Klara Olazabal finalik gabe geratu da Liptovskyko Europako eslalon txapelketako C1ean
Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak ez du lortu kanoako banakako finala (C1) jokatzeko txartela, Eslovakiako Liptovsky Mikulas hirian jokatzen den eslaloneko Europako Txapelketan. Irungo palista jaitsiera azkar eta garbia egiten ari zen finalerdian, taularen goiko postuetan jarri eta final handirako txartela poltsikoratzeko aukerarekin, baina 24. ateko huts batek 50eko penalizazioa ekarri dio, eta hori erabakigarria […]
maiatza
2022 Piraguismoa
Klara Olazabal ez da finalerdietara sailkatu Liptovsky Mikulaseko eslaloiko Europako K1ean
Klara Olazabal anbizioz eta ilusioz gainezka etorri da Liptovsky Mikulasen (Eslovakia) jokatzen ari diren eslalom piraguismoko Europako Txapelketara. Banakako kayak eta kanoa probetan lehiatzeaz gain, patruiletan (taldekako probak) eta extreme modalitatean ere lehiatuko da. Lehen jardunaldian K1 modalitateko banakakoa izan du, ez da bere proba fetitxea, baina ez da oso gaizki sentitu. Irungo palistak 28. […]
iraila
2019 Piraguismoa
Klara Olazabalek bosgarren postuan bukatu du Munduko txapelketa batean jokatutako lehen finala
Emaitza honi esker Basque Teameko piraguistak Tokio 2020ko Jokoetan egoteko lehian jarraitzen du Klara Olazabalek finalerdi ona egin du piraguismo eslalomeko Munduko txapelketako C1ean, zigorrik jaso barik eta bederatzigarren izanda. Horrek kategoria absolutuan Munduko txapelketa bateko lehen finala jokatzeko aukera eman dio. Klarak Pauko 2017ko Munduko txapelketan parte hartu zuen, baina 32. amaitu zuen eta […]
iraila
2019 Piraguismoa
Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Seuko Munduko txapelketan
Klara Olazabalek 16. postuan bukatu du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako C1eko sailkapen txanda eta horrek finalerdietarako txartel zuzena eman dio. Ibilbidearen bukaerako 25. atea ukitu du baina jaitsiera nahiko azkarra egin du Irungo palistak.