Kirola Surfa
Bio
Glaukoma diagnostikatu zioten 14 urterekin, eta eskuineko begia galdu zuen, ebakuntza ugariren ondoren. Hala ere, ez zion utzi surfa egiteari, bere bizimodu bihurtu arte.
Aitzindaria izan da beti. Estatu mailan kirol honetako lehen eskola ireki zuen 1988an, Zarautzen. Estatuko lehen surf entrenatzailea izan zen, eta bere irakaskuntza metodoa gaur egun ere erabiltzen da ia eskola guztietan. Besteak beste, Aritz Aranburu, Mario Azurza eta Axier Muniain entrenatu ditu, eta estatuko hautatzaile izandakoa da.
2012an olatu handi batek jo eta ezkerreko begia txikitu zion, erabat itsu geratuz. Ospitaletik atera eta hiru hilabetera, ordea, berriro surfean hasi zen. Taula zabal eta olatu txikiekin hasi zen, ondoren taula estu eta olatu handiagoetara pasatzeko.
Bere lagun Ibon Illarramendik uretara sartu aurretik dauden baldintzak azaltzen dizkio, gidatu egiten du, eta behin zutik jartzen denean, berak bakarrik maniobratzen du. Ibonek lagundu zion 2016ko abenduan La Jollan (San Diego, Kalifornia) Munduko txapeldun izendatu zenean, baita 2017an ere, lehiaketa horretan brontzezko domina lortu zuenean. 2018an laugarren postuan bukatu zuen eta azken edizioan, 2020an jokatutakoan, Munduko txapeldun izan da berriro.
Palmaresa
iraila
2022 Surfa
Aitor Francesena Basque Teameko surflariak Estatu Batuetako Irekia irabazi, eta Munduko zirkuitua bereganatu du horrela
Badirudi Aitor Francesenaren gainditze-ahalmenak ez duela mugarik. Zarauzko surflaria Espainiako txapelduna da, Munduko txapeldun izan da 2016an eta 2020an, brontzea irabazi zuen 2017an eta laugarren izan zen 2018an eta 2021ean. Orain arte egindako guztiarekin pozik ez, eta erronka berri batekin bat egin nahi izan du: Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour delakoarekin, 16 herrialdetako 90 […]
abendua
2021 Surfa
Aitor Francesenak laugarren postuan amaitu du Pismo Beacheko Munduko Txapelketa
Finalera arte jokatutako txanda guztietan nagusitu da zarauztarra baina finalean epaileek zigortu dute interferentzia batengatik Aitor Francesenak berriro erakutsi du mundu mailan ia parekorik ez duela. Aurrekoetan bezala, azken hilabeteetan Kaliforniako Munduko Txapelketara punturik onenean iristeko prestatu du bere burua. Hori erakutsi du txapelketa osoan zehar, nahiz eta finalean lortutako laugarren postuak zapore gazi-gozoa utzi […]
maiatza
2019 Albisteak
Aitor Francesena Basque Teameko surfista, Europako txapeldun
Kirol Egokituko Euskal Federazioarekin martxan jarritako bikaintasun proiektuko kidea den Ibon Muguerza ere Europako txapeldun izan da bere kategoarian Aitor Francesenak badaki zein den garaipenaren zaporea eta gaur berriz ere dastatu egin du Viana do Castelon (Portugal) jokatu duten surf egokituko Europako txapelketan nagusituta, AS VI kategorian. Zarautzeko surflaria onena izan da finalera heldu arte […]
abendua
2017 Surfa
“Gorputzak eusten badit, hortxe egongo naiz, Pariseko 2024ko Jokoetan”
Aitor Francesena Basque Teameko kirolariak badu erronka berria, San Diegon jokatutako Munduko txapelketan brontzea eskuratu eta gero 2016an Munduko txapelketa irabazi ondoren, proiektuz beteriko urtea izan du Aitor Francesenak. Kirol helburuak zaintzeaz gain, zarauztarrak hitzaldiak eskaini ditu, blog bat sortu du, komikiak argitaratu ditu eta 2018an estreinatuko den bere bizitzaren inguruko dokumental bat egin diote. […]
abendua
2017 Surfa
Aitor Francesenak brontzezko domina irabazi du surf egokituko Munduko txapelketan
Zarauztarrak distira egin du La Jollan (San Diego) jokatu duten txapelketan eta iaz bezala, aurten ere podiumean sartu da Hondartza berean eta olatu berdinean orain dela urte bete Aitor Francesenak itsuentzako lehenengo munduko txapelketa irabazi zuen eta gaur berriz ere podiumera igo da. Basque Teameko kirolariak oraingoan ere lagun izan du Ibon Illarramendi ‘Koala’ zarauztarra, […]
maiatza
2017 Surfa
“Basque Teameko bekadun izateaz harro nago”
Aitor Francesenak, surf egokituko egungo txapeldunak, estrainekoz jasoko du fundazioaren beka kirolari gisa Aitor Fracesenak, surf munduan ‘Gallo’ ezizenaz ezaguna denak, bizitza osoa darama kirol honetara loturik. Berak kontatzen duen moduan, patinetearekin hasi zen eta gero beste motatako taulara egin zuen aldaketa. Zarautzeko beste gazte askok bezala, uda aprobetxatzen zuen herrira oporretan etortzen zirenen taulak […]