basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 12
iraila
2022

Aitor Francesena Basque Teameko surflariak Estatu Batuetako Irekia irabazi, eta Munduko zirkuitua bereganatu du horrela

Badirudi Aitor Francesenaren gainditze-ahalmenak ez duela mugarik. Zarauzko surflaria Espainiako txapelduna da, Munduko txapeldun izan da 2016an eta 2020an, brontzea irabazi zuen 2017an eta laugarren izan zen 2018an eta 2021ean. Orain arte egindako guztiarekin pozik ez, eta erronka berri batekin bat egin nahi izan du: Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour delakoarekin, 16 herrialdetako 90 surflari baino gehiago biltzen dituen Munduko zirkuitu berriarekin.

Aitor Francesena aitzindaria izan da askotan bere bizitzan. Berak kontatzen duen moduan, Zarautzen surfean hasi zen lehen eroetako bat izan zen, diziplinako lehen entrenatzaileetako bat eta estatu mailako lehen hautatzailea. Berarekin batera, Aritz Aranburu bi aldiz iritsi zen surfaren Mundu elitera, maila gorenera. Oraingoan Aitorrek ez du lehen aldiz munduko zirkuituan lehiatzeko aukera galdu. US Openeko garaipenak, beste emaitza batzuekin batera, Waikikin (Hawaii) lortutako bigarren postua kasu, munduko zetroa eman diote.

AEBetako Surf Egokituaren Irekiko bosgarren edizioa irailaren 8tik 11ra jokatu dute, Oceanside Pier-en, Kalifornian. Ekitaldia kaiaren iparraldean egin da, olatu honek aukera gehiago eskaintzen baititu emaitza altuagoak eta lehiakideentzat olatu zirraragarriagoak lortzeko. Txapelketa honek une historiko bat eskaini du surf egokitu profesionalean. 2022ko AASPeko munduko txapeldunak bederatzi dibisiotan koroatu dira, eta horrek 30.000 dolar baino gehiago eman ditu sarietan. Hori aurrerapauso garrantzitsua izan da kirol honen profesionalizazioan. Aitor Francesenak lortu du garaipena itsuen kategorian eta bide batez, munduko zirkuituko titulua bereganatu du.

Aitor denboraldi bikaina egiten ari da. Aurten beste garaipen batzuk lortu ditu, Abanca Pantin Classic-en, esaterako, joan den uztailean. 52 urterekin ez zaio burutik pasatu ere egiten taula zintzilikatzea. Munduko Txapelketan garaipena berreskuratzeko eta olinpikoa izateko erronka du. Surfa 2021ean Tokion programa olinpikoan sartu zenetik, mareen teoriko honek, maisu, entrenatzaile eta erreferente denak, hurrengo Jokoetan olatuen gainean lehiatzea besterik ez du buruan. “Ez dut uste Paris 2024rako surf paralinpikoa ere homologatu dutenik, gauza horiek poliki doaz. Adin bat daukat, ahalik eta gehien zaintzen saiatzen naiz, eta gorputzak emango du eman beharrekoa. Baina gorputzak eta buruak eusten badidate, Los Angelesen egongo naiz 2028an, lehiatzen eta dena ematen” esan du ‘Gallo’k askotan.