basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Iker Sastre

Mahai-tenisa
Jatorria Bilbo
Bizilekua Bilbo
Jaiotza 19/06/1977
Kirola Mahai-tenisa

Bio

Iker Sastrek beti borrokatu du bere helburuak betetzeko eta beti egon da kirolari lotuta. Izan ere, bere pasioak fisioterapian lizentziatzera eraman zuen. Ikasketak amaitu ondoren, Sastrek bere garaipenik onenaz gozatzen eman zuen uda, baina olatu batek bizitza aldatu zion. 23 urte zituen. Surfa egiten ari zela istripu bat izan zuen, modu txarrean erori zen, eta uraren indarrak hondoraino murgildu zuen, muineko lesio bat eraginez.

Kolpe gogorra izan zen Iker oso aktiboa baita, hala ere, istripuak ez zion bizitasuna kendu. Diziplina probatzeko gonbidapen bat egin zioten eta horrela iritsi zen mahai-tenisera. Dagoeneko hamabi urte daramatza, zortzi urte maila gorenean, mahaiaren atzean eserita, pala bat eskuan duela, egunero pilota jotzen Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan.

Bere kirol ibilbideak oso momentu onak izan ditu, Euskadiko eta Bizkaiko txapelketez gain, Estatuko 12 txapelketek erakusten duten bezala. Urrezko domina batzuk lortu ditu banakako modalitateko nazioarteko txapelketetan, eta bosgarren postu bat Munduko Txapelketetan.

2018ko urrian, Sastrek bere posturik onena erdietsi zuen Munduko zerrendan. Bederatzigarren postuan kokatu zen Espainian urrezko bi domina eta Txinan brontzezko bi irabazi ondoren. Horrez gain azpimarratzekoa da, 2013an, 2015ean eta 2019an hiru brontze pilatu dituela Europako Txapelketetan.

Bere lehen Joko Paralinpikoetarako sailkapena, Tokyokoa, aurreko urteetako lan guztiaren fruitu izan da. Iker Sastre Joko batzuetan mahai-teniseko edozein mailatako lehen euskal palista izango da.

Palmaresa

Munduko Txapelketa 2015
Brontzezkoa Europako Txapelketa taldeka 2015
Urrezkoa Spanish Open bakarka 2014
Zilarrezkoa Spanish Open bakarka 2015
Urrezkoa Spanish Open taldeka 2014
Urrezkoa Spanish Open taldeka 2015
º 1
14
martxoa
2024
Mahai-tenisa

Zilarrezko domina Iker Sastre mahai-teniseko jokalariarentzat Platja d ‘Aroko Costa Bravako Irekian

Basque Teameko kirolariak eta Miguel Angel Toledok ziurtatuta dute Pariserako txartela, baieztapen ofizialaren faltan Iker Sastrek eta Miguel Angel Toledok beste urrats bat eman dute goi mailako kirol ibilbidean. Dagoeneko diploma bat eskuratu dute Tokioko Joko Paralinpikoetako binakako lehiaketan, eta gaurko emaitzarekin Pariseko Jokoetarako txartela lortu dute kasik, baieztapen ofizialaren faltan. Munduko eta Europako txapeldunordeek Platja […]

28
urtarrila
2024
Mahai-tenisa

Iker Sastrek zilarra irabazi du eta Ander Cepasek brontzea mahai-tenis egokituko Egiptoko Irekiko binakako lehiaketan

Bai Iker Sastrek, Basque Teameko beka duen kirolariak, bai Ander Cepasek, Fundazioaren eta Euskadiko Mahai Teniseko Federazioaren bikaintasun-proiektuko partaideak, nota onarekin gainditu dute Egiptoko Irekia, 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetako sailkapen-rankingerako denboraldiko lehen txapelketa puntuagarria. Iker Sastrek, diploma bat eskuratuz Tokioko hitzorduan Joko batzuetan debuta egin zuenak, zilarrezko domina eskuratu du binakako txapelketan eta banakakoan final-laurdenetaraino […]

28
azaroa
2022
Mahai-tenisa

“Domina sinestezina eta historikoa izan da”

Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak Granadako Munduko Txapelketako binakako txapelketan lortutako zilarraren garrantzia azpimarratu du Iker Sastre, Basque Teamen beka duen mahai-teniseko jokalaria, atzera begira jarri da Pariseko, Montenegroko, Txekiar Errepublikako eta Granadako Munduko txapelketetan lortutako podiumen ostean, denboraldi emankorraren balantzea egiteko. “Denboraldi gogorra eta luzea izan da, baina inoiz baino hobeto prestatu dugu, gero […]

08
azaroa
2022
Mahai-tenisa

Zilarrezko domina historikoa Iker Sastrerentzat mahai-tenis egokituko Munduko Txapelketan

Basque Teameko kirolaria, Miguel Angel Toledorekin batera, podiumeko bigarren tokira igo da binakakoan, Granadan jokatzen ari diren  Munduko txapelketan Inoiz ez da halakorik gertatu estatu mailan. Txandak pasatzen joatea eta Munduko Txapelketa bateko finalerdietara iristea gauza bikaina zen. Hala ere, zilarrezko domina zintzilikatzeak txapelketa zoragarri bati ukitu distiratsua jartzea ekarri die Iker Sastreri eta bere […]

25
ekaina
2022
Mahai-tenisa

Iker Sastrek urrezko domina irabazi du taldekako lehian, Txekiar Errepublikako Irekian

Basque Teameko mahai teniseko jokalaria final-laurdenetara iritsi da ITTF Czech Para Open 2022ko banakako lehian Basque Teamen beka duen Iker Sastre kirolaria denboraldi bikaina egiten ari da. Montenegroko Irekian lortutako bi brontzeei eta Pariseko Nazioartekoan irabazitako urreari beste urrezko domina bat gehitu die gaur Txekiar Errepublikako Openean. Bilbotarrak, Miguel Angel Toledorekin batera MD4 klasean, binakako […]

05
ekaina
2022
Mahai-tenisa

Iker Sastrek bi brontze lortu ditu Montenegroko Irekian

Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak, Basque Teamen beka duenak, hirugarren metal preziatuena eskuratu du Montenegroko Irekian, bakarka zein taldeka. Banakako brontzea 2 klasean lortu du, gurpil-aulkiko kirolarien klasean. Bilbotarrak 3-0 irabazi die Goran Perlic serbiarrari, Peter Lovas eslovakiarrari eta Andrew Guy britainiarrari. Final-laurdenetan 3-2 (8-11, 12-10, 9-11, 11-8 eta 11-7) irabazi dio Federico Crosara italiarrari […]