basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 14
martxoa
2024

Zilarrezko domina Iker Sastre mahai-teniseko jokalariarentzat Platja d ‘Aroko Costa Bravako Irekian

Basque Teameko kirolariak eta Miguel Angel Toledok ziurtatuta dute Pariserako txartela, baieztapen ofizialaren faltan

Iker Sastrek eta Miguel Angel Toledok beste urrats bat eman dute goi mailako kirol ibilbidean. Dagoeneko diploma bat eskuratu dute Tokioko Joko Paralinpikoetako binakako lehiaketan, eta gaurko emaitzarekin Pariseko Jokoetarako txartela lortu dute kasik, baieztapen ofizialaren faltan. Munduko eta Europako txapeldunordeek Platja d ‘Aron (Girona) jokatu den Costa Bravako Irekian, MD4 klasean zilarrezko domina eskuratu dute. Estatuko selekzioak binaka lortu duen domina bakarra izan da.

Bilbotarrak eta madrildarrak osatutako bikotea bigarren multzoko liderra izan zen, 3-0 (12-10, 11-6 eta 11-6) Jiri Suchanek eta Martin Zvolanek txekiarren aurka eta 3-1 (11-6, 11-4, 6-11 eta 11-6) Iranildo Conceiçao eta Guilherme Marcio brasildarren aurka irabazita. Horrela, Toledo eta Sastre zuzenean sailkatu ziren finalerdietarako. Horietan Soo Yong Cha hegokorearra eta Oleksandr Yezyk ukrainarra 3-2 gainditu zituzten (11-8, 10-12, 11-2, 6-11 eta 11-2).

Finalean ezin izan diete irabazi Julien Michaud eta Fabien Lamirault frantziarrei, 0-3 (3-11, 7-11 eta 4-11).

“Oso pozik nago bakarka (final-laurdenetara iritsi da) eta binakakoan finala galdu arren, nire helburuak bete direlako. Ezin izan diogu amaiera eman urrearekin, txapelketa honetan iaz egin genuen bezala, baina pozik gaude. Finalerdietako partida oso garrantzitsua izan zen guretzat Pariserako sailkapena eman digulako”, esan du Sastrek.

Gaurko emaitzari esker, 48 puntu eskuratuko dituzte bikote gisa (24 banaka) eta Munduko binakako txapelketako lehen eta bigarren postuei eutsiko diete, datorren martxoaren 31n egingo den ranking bidezko mozketarako abantaila handituz eta baieztapen ofizialaren faltan, sailkapena erabakita utziz.