basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 28
azaroa
2022

“Domina sinestezina eta historikoa izan da”

Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak Granadako Munduko Txapelketako binakako txapelketan lortutako zilarraren garrantzia azpimarratu du

Iker Sastre, Basque Teamen beka duen mahai-teniseko jokalaria, atzera begira jarri da Pariseko, Montenegroko, Txekiar Errepublikako eta Granadako Munduko txapelketetan lortutako podiumen ostean, denboraldi emankorraren balantzea egiteko.

“Denboraldi gogorra eta luzea izan da, baina inoiz baino hobeto prestatu dugu, gero eta kirolari hobea naizela uste baitut. Denboraldian zehar ikusi da nazioarteko rankingean postuak igotzeaz gain dominak ‘lapurtzen’ ari naizela eta gero eta kolore hobea dutela” dio Sastre irribarretsu batek.

Azaroan, urte amaieran, iritsi arren, Ikerrek Munduko txapelketa mimoz prestatu zuen, eta puntu egokian heldu zen horra. “Izan ditugu txapelketa oso garrantzitsuak non errendimendua hobetzen joan garen eta dominei dagokienez, finalengatik borrokatu gara. Denboraldiko unerik onenean iristen saiatu naiz, oso indartsu, lesiorik gabe, hori ere garrantzitsua baita. Dena ondo markatuta zegoen, denak lerro bat zuen eta amaieraraino jarraitu genion, Granadako Munduko Txapelketara baldintza onetan iritsiz” ziurtatu du.

Sastrek onartzen du Miguel Angel Toledorekin batera Munduko Txapelketako binakako txapelketan lortutako zilarrezko domina eskuratzea gertaera bikaina izan zela, mugarria. “Egia esan, domina historikoa izan da. Guk uste baino garrantzitsuagoa da askotan, kupoz munduko kirolaririk onenak joaten direlako. Oso polita da domina bat ateratzea Joko batzuetan, agian politena, baina mahai-teniseko Munduko Txapelketetara rankingeko onenak bakarrik joaten dira, eta horregatik domina sinestezina eta historikoa izan da, oso zirraragarria” gogoratu du Ikerrek.

“Domina ziurtatu genuen Poloniari irabazita, eta oso garrantzitsua izan zen hura, baina gehiago nahi genuen. Finalean, faborito nagusiei aurre egin genien, hegokorearrei. Pentsatu genuen egin behar genuena egina genuela eta hortik aurrerakoa ongi etorria izango zela, baina oso gertu egon ginen eta gauzak hain gertu dituzunean, sinesten hasten zara eta urrea posible zela pentsatzen hasi ginen. Azkenean, urrea lortzeko borrokan aritu ginen” adierazi du bilbotarrak.

Binakako lehiaketan ez ezik, Iker Sastre banakako txapelketan ere lehiatu zen, eta gustura amaitu zuen bere lanarekin.

“Gainera, oso pozik nago nire banakako lehiaketarekin. Binakakoan zein banakako txapelketan KO zuzena da, final-hamaseirenetan sartzen gara, partidaz partida borrokatzen jarraitzen dugu eta aurkari zuzen garrantzitsuen aurka jokatzen dugu. Final laurdenetara iritsi nintzen eta hor Soo Yong Cha korearraren aurka jokatu nuen berriro, Munduko laugarrenaren aurka, eta finalean bezala, 3-2koarekin nagusitu zen berriz. Oso harro nago baina egia da bakarka brontzezko domina batekin amets egiten neula, eta atarian izan nintzela. Hala ere, Munduko zortzi onenen artean amaitu nuen eta oso pozik nago”, azpimarratu du Sastrek.

Granadan jokatutako Munduko txapelketa oso atsegina izan zen lortutako zilarrezko dominagatik, baina baita rankingari eta balizko sailkapen olinpikoari begira lortutako puntuengatik ere.

“Hurrengo urtean Europako Txapelketa dugu Sheffielden eta gero eta gertuago gaude 2024tik. Hurrengo data garrantzitsua Paris da, eta gauzak ondo eginez, eta erakundeen, Basque Teamen laguntza apur batekin, nik uste dut barruan egoteko borrokan egongo garela eta ziur aski sailkapena lortuko dugula” espero du kirolari bizkaitarrak.

Pariseko Paralinpiar Jokoak Iker Sastrerentzat bigarrenak izango lirateke, Tokion lehiatu baitzen. “Tokion hasiberriak ginen, fisikoki eta buruz oso ondo prestatuak, baina egia da Jokoak oso gauza handiak direla. Ez da txapelketa bat bakarrik, elkarbizitza handia da, egun askotan elkarrekin, txapelketa arrunt baten rola aldatzen da. Oso sailkapen luzea dugu, txapelketa askorekin. Egutegiari ondo begiratu beharko zaio, ondo kalkulatu, txapelketetan puntuatzen jarraitu eta Munduko 12 onenen artean sartu, borrokan egon eta Parisera iritsi. Esaten dutenez orain arteko Joko Paralinpiar politenak izango dira”, dio Ikerrek.