basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 28
urtarrila
2024

Iker Sastrek zilarra irabazi du eta Ander Cepasek brontzea mahai-tenis egokituko Egiptoko Irekiko binakako lehiaketan

Bai Iker Sastrek, Basque Teameko beka duen kirolariak, bai Ander Cepasek, Fundazioaren eta Euskadiko Mahai Teniseko Federazioaren bikaintasun-proiektuko partaideak, nota onarekin gainditu dute Egiptoko Irekia, 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetako sailkapen-rankingerako denboraldiko lehen txapelketa puntuagarria. Iker Sastrek, diploma bat eskuratuz Tokioko hitzorduan Joko batzuetan debuta egin zuenak, zilarrezko domina eskuratu du binakako txapelketan eta banakakoan final-laurdenetaraino iritsi da. Ander Cepasek, Paris 2024an estreinatzeko irrikaz dagoen jokalariak, binakakoan brontzezko domina lortu du, banakako lehiaketan lortutako zilarrari gehituta.

MD4 klasean, Iker Sastrek eta Miguel Ángel Toledok mahai urdinean duten sendotasuna eta konpenetrazioa erakutsi dute berriro, bikoteka eramateko altxor preziatua. Munduko txapeldunordeak bere multzoko lehenak izan ziren bi garaipenekin: Mohamed Abdelmalek egiptoarra eta Munahi Bin Libdah saudiarra 3-0 (11-3, 11-5 eta 11-1) eta Federico Crosara italiarra eta Ahmed Elmahsy egiptoarra 3-2 (7-11, 11-4, 8-11, 11-9 eta 11-7) mendratuta. Finalerdietan 3-0 (11-7, 11-9 eta 11-5) gainditu zituzten Absdelsalam Ramadan eta Eslam Raslan egiptoarrak. Finalean, bilbotarrak eta madrildarrak ezin izan dituzte Oleksadr Yezyk ukrainarra eta Peter Lovas eslovakiarra azpiratu, 1-3 galdu baitute (14-12, 10-12, 6-11 eta 6-11).

MD18 klasean Ander Cepasek eta Jorge Cardonak brontzea erdietsi dute A multzoan garaipen guztiak lortu ondoren. Finalerdietan, ordea, Jordi Moralesek eta Jose Manuel Ruizek osatutako bikotea nagusi izan da era garbian (11-3, 11-0 eta 11-0).