
Iker Sastrek urrezko domina irabazi du taldekako lehian, Txekiar Errepublikako Irekian
Basque Teameko mahai teniseko jokalaria final-laurdenetara iritsi da ITTF Czech Para Open 2022ko banakako lehian
Basque Teamen beka duen Iker Sastre kirolaria denboraldi bikaina egiten ari da. Montenegroko Irekian lortutako bi brontzeei eta Pariseko Nazioartekoan irabazitako urreari beste urrezko domina bat gehitu die gaur Txekiar Errepublikako Openean.
Bilbotarrak, Miguel Angel Toledorekin batera MD4 klasean, binakako lehiaketa bikaina egin du. Atzo 2. multzoan sartuta, txapelketako lehen fase horretan garaipen ugari eskuratu zituzten. 3-1 irabazi zieten Yorick Adjal eta Alan Rene Jean Papirer frantziarrei lehen partidan; 3-0 gainditu zituzten Oleksandr Yezyk eta Roman Gulyk ukrainarrak bigarrenean; eta 3-0 azpiratu zituzten Daniel Pauger eta Hans Ruep austriarrak.
Gaurkoan atzo hasitako lan ona errematatu behar zuten eta horrela egin dute. Finalerdietan 3-1 gainditu dituzte anfitrioiak, Jiri Suchanek eta Martin Zvolanek txekiarrak, eta finalean 3-0 irabazi diete txapeldun paralinpikoei, Fabien Lamirault eta Teddy Gaudry frantziarrei.
Gogoratu behar da Iker Sastre nazioarteko erreferenteetako bat dela eta Tokioko Jokoetan taldekako lehian diploma olinpikoa poltsikoratu zuela.
Banakako txapelketan Iker Sastre final-laurdenetara iritsi da ITTF Czech Para open 2022 honetan. Hiru garaipen lortu ditu, Roman Gulyk ukraina (3-1), Tomasz Jakimczuk poloniarra (2-3) eta Teddy Gaudry frantziarra (3-0) gaindituta. Nahiz eta Jiri Suchanek txekiarraren aurkako porrotak podiumerako bidea eten dion (1-3), torneo honetan lortutakoak Granadan jokatuko duten Munduko txapelketarako sailkapena ziurtatu dio ia.