basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 05
ekaina
2022

Iker Sastrek bi brontze lortu ditu Montenegroko Irekian

Iker Sastre mahai-tenis egokituko jokalariak, Basque Teamen beka duenak, hirugarren metal preziatuena eskuratu du Montenegroko Irekian, bakarka zein taldeka. Banakako brontzea 2 klasean lortu du, gurpil-aulkiko kirolarien klasean. Bilbotarrak 3-0 irabazi die Goran Perlic serbiarrari, Peter Lovas eslovakiarrari eta Andrew Guy britainiarrari. Final-laurdenetan 3-2 (8-11, 12-10, 9-11, 11-8 eta 11-7) irabazi dio Federico Crosara italiarrari podiumean postu bat ziurtatzeko eta Martin Ludrovsky eslovakiarrak baino ez dio finalerako bidea oztopatu, bere kontra galdu baitu 1-3 (19-17, 6-11, 7-11 eta 5-11).

Binakako txapelketan, Miguel Angel Toledo bikotekide izan duela, 3-1 galdu du Jan Riapos eta Martin Ludrovsky eslovakiarren aurka, baina 3-0 irabazi dio Daniel Rodriguez espainiarrak eta Gregorios Chryssikos greziarrak osatutako bikoteari MD4 klaseko finalaurrekoan lehiatzeko. Finalerdian Rafal Czuper eta Tomasz Jakimczuk poloniarren kontra 3-1 galdu eta gero, hirugarren postuarekin konformatu behar izan dute.

“Oso ondo jokatu dut Montenegron, bero itogarriarekin eta aurkari oso gogorren aurka, denak Granadako Munduko Txapelketarako txartela lortu nahian. Multzoetako fasean aritu nintzen aurrena, aurkari zuzenen aurka set bakar bat ere galdu gabe. Ludrovskyren aurkako finalerdian oso zentratuta jokatu dut eta irabazten hasi naiz, baina partida bikaina egin du eta galdu egin dut», adierazi du euskaldunak, azaroan jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena helburu duela.

Iker denboraldi bikaina egiten ari da oraingoz. Montenegron lortutako brontzezko bi dominei Parisko Nazioartekoan irabazitako urrezko domina gehitu behar zaie.