Felipe
Montoya

BIO

Felipe Montoyak Donostian deskubritu zuen izotza. Bere amak eraman zuen ezagutzera. Aita Kolonbian desagertu egin zen eta handik Gipuzkoako hiriburura etorri ziren beste bizimodu hobe bat aurkitzeko asmoz. Donostiara zortzi urterekin heldu zen eta 13 urterekin lehen aldiz Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatu zuen ume hurak 27 urterekin Pyeongchangeko Jokoetan parte hartuko du. “Oso berandu hasi nintzen. Nirekin lehiatzen den jendea hiru, lau edo bost urterekin hasi zen. Oso zaila da seirekin hasi zen norbait aurkitzea. Nik 13 urterekin egin nuen. Nire amak nik ikastea eta kirola egitea nahi zuen. Judora eta igeriketara joan nintzen, Paco Yoldi igerilekura, baina harek ez ninduen asetzen. Egun batean, igerilekura nihoala, amari izotz pista ezagutzen joatea eskatu nion”. Patinak jantzi eta urte betera Espainiako txapeldunordea izan zen haur-kategorian.

Montoya Txuri Berriko harrobitik dator, Donostiako patinaje artistikoko klubean hazitakoa da, baina 2012an Blumera aldatu zen, Madrilgo Errendimendu Altuko Zentrora, kirol honetan hobetzen jarraitu ahal izateko. Orain SAD Majadahondan patinatzen du. “Sei urte daramatzat Madrilgo Errendimendu Altuko Zentroan, baina oinarria, dena ikasi nuen Txuri Berrin. Blumera joateak nazioarte mailan saltoa ematea ahalbidetu dit”.

2015ean Espainiako txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen podiumera Javier Fernandez eta Javier Rayarekin batera igota. Bere lehenengo ISU txapelketarako 2016ko urtarrilean deitu zioten, Bratislavan jokatutako Europako txapelketarako. Orduan 17. postuan bukatu zuen programa laburra, 19. postuan programa librea eta 17.ean sailkapen nagusia.

Behin Javier Fernandezek Munduko txapelketan PyeongChangerako plaza bat eskuratuta, Felipek poltsikoratu zuen bigarren plaza puntuaziorik altuena lortu zuelako 2017ko Zagrebeko CS Golden Spin eta Espainiako txapelketa uztartuta. Felipek 23.84 puntu atera zizkion Javier Rayari. 2017ko abenduaren 17an Izotz Kirolen Espainiako Federazioak baieztatu zuen Felipek bere lehenengo Jokoetan arituko zela.

2018ko urtarrilean Moskun jokatutako Europako txapelketa 20. postuan amaitu du Felipek, programa librean programa laburrean egindakoa hobetuz.

Honekin lotutako berriak

09-uztaila-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioak zilarra irabazi du Hanburgoko Europe Championshipean eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresek bosgarren bukatu dute Europako Jokoetako errugbi txapelketan

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Anne Fernandez de Corresek eta Lidek eta Amaia Erbinak Italiaren aurkako partida irabazi dute eta Europako Jokoetan bosgarren edo seigarren postua lortzeko borrokatuko dira arratsaldean

Informazio gehiago
26-ekaina-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernandez de Corresen selekzioak sekulako porrota jaso du Europako Jokoetako final-laurdenetan

Informazio gehiago
26-ekaina-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioa C multzoko lehen postuan sailkatu da errugbiko final-laurdenetarako, Europako Jokoetan

Informazio gehiago