Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernandez de Corresen selekzioak sekulako porrota jaso du Europako Jokoetako final-laurdenetan
26-ekaina-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernandez de Corresen selekzioak sekulako porrota jaso du Europako Jokoetako final-laurdenetan

Amaia Erbina

Basque Teameko errugbi jokalariek 12-17ko emaitzarekin galdu dute Txekiaren aurka, faboritoak izan arren 

 Barrea eta negarra egun berean. Esperientzia horretatik igaro behar izan dute gaur Amaia eta Lide Erbina ahizpek eta Anne Fernandez de Corresek. Gaur goizean Belgikaren aurka 29-7 irabazi dute eta C multzoko lehen postuan sailkatu dira final-laurdenetarako. Euren multzoko lehen postuan bukatzeak abantaila ematen zien, hurrengo fasean A multzoan ondoen kokatuta zegoen bigarren selekzioaren aurka jokatu beharko baitzuten. Hala ere, Txekia pozoitutako dardoa izan da Ignacio Martín donostiarrak zuzentzen dituenentzat.

Espainiak ez du bere lekua aurkitu final-laurdenetako norgehiagokan, nahiz eta hori egiten jakin duen multzoen fase osoan zehar. Atzo Errumaniaren eta Suediaren aurka eta gaur goizean Belgikaren aurka erakutsitako sendotasunak balizko domina batekin amets eginarazten zuen. Hala ere, arratsaldean, Espainiak egindako akats guztiak aprobetxatu ditu Txekiak. Partida amaitzean Anne Fernandez de Corresek Basque Teameko komunikazio taldeari esan dionez, ez dute akats txikiak zaintzen jakin eta gogotik ordaindu dute. 12-17 galdu dut;, neurketako azken minutuetan lortutako zazpi puntuak ez dira nahikoak izan buelta eman ahal izateko.

Ignacio Martinek bere esperientziatik adierazi nahi izan die, porrota jaso arren, olinpikoa izatea jarrera kontua dela eta orain arte bezala jarraitu behar dutela bihar izango dituzten norgehiagoketan.

“Orain zauriak miazkatzea geratzen da, baina onena da talde-kirola dela eta geratzen diren partidengatik borrokan jarraituko dugula” adierazi du Fernandez de Corres jokalari arabarrak.

Txapelketa irabazten duen taldeak 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza zuzen bat eskuratuko du, eta bigarrena eta hirugarrena Munduko preolinpikoan sartuko dira. Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernandez de Corresek Portugalen aurka jokatuko dute 5. postutik 8.era arteko lehen partida, bihar, 11:06an Henryk Reyman Stadiumen.

Honekin lotutako berriak

01-abendua-2025

MATX PODCAST 6: Lide Erbina

Informazio gehiago
04-uztaila-2025

“Jomuga gisa ditugu Jokoak, eta Los Angelesen domina bat berriz lortzea dugu helburu”

Informazio gehiago
29-ekaina-2025

Anton Legorburuk, Basque Teameko errugbi jokalariak, zilarrezko domina irabazi du Europako Txapelketan

Informazio gehiago
09-uztaila-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioak zilarra irabazi du Hanburgoko Europe Championshipean eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresek bosgarren bukatu dute Europako Jokoetako errugbi txapelketan

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Anne Fernandez de Corresek eta Lidek eta Amaia Erbinak Italiaren aurkako partida irabazi dute eta Europako Jokoetan bosgarren edo seigarren postua lortzeko borrokatuko dira arratsaldean

Informazio gehiago