Skateari eskainitako atalak 'BAT To Paris' telesaila estreinatuko du asteburu honetan
25-apirila-2024

Skateari eskainitako atalak 'BAT To Paris' telesaila estreinatuko du asteburu honetan

Naia Laso

Dokumental sorta osatzen duten hamar atalak igande goizez izango dira ikusgai ETB1eko ‘Helmuga’ saioan (11:30)

Aste honetan Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ telesaila estreinatuko da skateari eskainitako ‘Aire berriak olinpismoan’ izeneko atalarekin.

Kapituluak, hasteko, ‘La Kantera’ aipatzen du, Euskadiko lehen skateparketako bat, kirol honetan aitzindari izan zirenetako batzuek sortu zutena. Laurogeiko hamarkadaren erdialdean, Getxon, gazte talde bat elkartu zen skateboard-a modako kirola baino zerbait gehiago eta bizitza ulertzeko modu bat izan zedin. Skater horietako bat Alain Goikoetxea da, estatuko egungo hautatzailea, eta diziplinari lotuta jarraitzeaz gain, zuzenean sartuta dago, programa olinpikoaren parte izatean, kirol honek eman duen hurrengo urratsean.

Skatea olinpikoa izan zen lehen aldiz Tokio 2020an, eta orduan euskal partaidetza izatea ezinezkoa izan bazen ere, oraingoan, Paris 2024an, eskuragarria da.

Kapituluan skateak dituen bi modalitateak aipatzen dira, park eta street, eta bakoitzean egungo euskal izar handienei ematen zaie protagonismoa: Naia Laso bermeotarrari eta Afrika Criado gasteiztarrari. Biek sekulako hobekuntza izan dute azken hilabeteetan eta sailkapen olinpikoa lortzeko lehian dabiltza. Lortuz gero, Afrikak finalerdietara iristea du helburu, eta Naiak podiumera igo nahi du, jokatutako azken proba puntuagarrian, Dubaikoan, urrea irabazi eta gero.

‘BAT To Paris’
2024ko Pariseko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatzeko borrokatu diren euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan apirileko azken asteburutik aurrera astero eskaintzen diren erreportajeetan islatuko da. ‘BAT to Paris’ek, ‘BAT To Rio’, ‘BAT To Pyeongchang’, ‘BAT To Tokio’ eta ‘BAT To Beijing’ programen lekukoa hartu du, aipatutako saioek aurreko udako eta neguko hitzordu olinpiko eta paralinpikoetan parte hartu zuten euskal kirolariak aurkeztu baitzituzten, antzeko formularekin.

Erreportaje sorta honek ikus-entzunezko istorio handien osagaiak biltzen ditu, kirolarien ametsak, erronkak eta gainditzeko irrikak kontatuta. Programak pertsonen profil hori du ardatz, ikuslea haien borrokan eta asmoetan inplikatzeko helburuarekin.

‘BAT to Paris’, Korima Films ekoiztetxeak egina, astero eskainiko da pantaila txikian, igandeetan, ETB1eko ‘Helmuga’ saioaren barruan. Saio bakoitzak 10 minutu inguruko erreportaje bat du. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gertatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Parisko hirian lehiatzeko sailkapena lortzeko borrokan aritu izan diren euskal kirolarien zati handi bat ezagutzeko aukera izango dute.

Programak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilera barne hartzen ditu.

Basque Team Fundazioa
Fundazioa 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak. Hasieran bezala, BASQUE TEAMen helburua baliabide ekonomikoak eta era guztietako zerbitzuak (medikoak, teknikoak, psikologikoak, komunikaziokoak, laneratzekoak eta ikasketen arlokoak…) ematea da, profesionalak ez diren euskal kirolariei, haien parte-hartzea errazteko eta nazioarteko lehiaketarik gorenetan bikaintasun-emaitzak lortzeko.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Alain Kortabitarte Basque Teameko skaterra Asunciongo Munduko Txapelketako final-laurdenetara pasatu da

Informazio gehiago
06-urria-2026

Parkeko lehia hasi da Asunciongo Munduko Txapelketan eta Gadea Moja Basque Teameko skaterrak agur esan dio ekitaldiari sailkatze-saioan

Informazio gehiago
04-urria-2026

Basque Teameko Egoitz Bijueska skaterrak dominetatik gertu bukatu du vert modalitatean Asuncioneko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
25-iraila-2026

Euskadi potentzia da berriro ere Skateko Munduko Txapelketan, Egoitz Bijueska txapelduna buru duen espedizioan

Informazio gehiago
05-uztaila-2026

Basque Teameko Egoitz Bijueska skaterrak bere lehen urrea irabazi du X-Games txapelketan historia egiten jarraitzeko

Informazio gehiago
14-ekaina-2026

Basque Teameko Egoitz Bijueska skaterrak brontzea lortu du Ostiako Munduko Kopa

Informazio gehiago