Naia Laso Asunciongo Munduko Txapelketako finalera pasa da eta Egoitz Bijueskak ondo bideratuta utzi du finalerdia
10-urria-2026

Naia Laso Asunciongo Munduko Txapelketako finalera pasa da eta Egoitz Bijueskak ondo bideratuta utzi du finalerdia

Naia Laso

Alain Kortabitartek, Basque Team Fundazioaren bekaduna ere badenak, agur esan dio txapelketari final-laurdenetan

Naia Lasok eta Egoitz Bijueskak distira egin dute gaur Asunciongo Parke Olinpikoan dagoen skatepark-ean. Lehenak Paraguaiko hirian jokatzen ari diren Munduko Txapelketako park modalitateko finalean parte hartzeko txartela lortu du. Eta bigarrenak nahiko bideratuta utzi du euriagatik amaitu gabe geratu den finalerdia.

Gizonek goizean ekin diote berriro aurreko egunean jokatu behar zen baina euriagatik atzeratu zen final-laurdenetako kanporaketari. Alain Kortabitarte laster hasi da, lehen txandan, eta onartu du akats bat egin duela sartu ez den trikimailu bat egitean. Azkenean 39. postuan amaitu du, 51.00ko balorazioarekin, eta ez da nahikoa izan 16 onenen artean sartzeko. Hala ere, Alainek Paraguaira joandako Basque Teameko komunikazio taldeari esan dio emaitza ona dela Los Angeleseko Jokoen rankingean ondo kokatuta egoteko, 44ko mozketa gainditzeko eta prozesuarekin jarraitzeko. Bere sentsazioak onak izan dira eta detaileak leuntzea baino ez zaio geratzen.

Egoitz Bijueskak arazo gutxiago izan ditu gaur hurrengo faserako sailkapena lortzeko. Bilbotarrak bere talentu guztia atera du final-laurdenetan paseatzera lehen saiakeratik, Munduko txapelketa honetan izan duen debutean. Bere lehen emanaldiari 93.00ko balioa eman diote epaileek, baina onena iristeke zegoen, bigarrenean publiko guztia aho zabalik utzi baitu 94.33eko batekin. Egoitz skater guztien artean onena izan da final laurdenetan. Horren ostean euriak lehiaketa gelditzea espero zuen bizkaitarrak, hurrengo kanporaketa jokatu behar ez izateko eta zuzenean finalean sartzeko.

Azkenean ez da horrela izan. Arratsaldean, gizonek aurrera jarraitu ahal izan dute, baina lehen finalerdia baino ezin izan dute amaitu. Bigarrengoan, Egoitzek bi txanda jokatu ditu, euriak bere agerpena egin eta lehiaketa berriro eten aurretik. Berriro bihar berrartuko dute (18:45etan Euskadin). Hala ere, egungo Munduko txapeldunak 94.50eko puntuazioa lortu diu bere lehen saiakeran, finalerako txartela ondo bideratuta uzteko. Hirugarren saiakera baino ez zaie falta. 

Emakumezkoen koadroari dagokionez, Naia Lasok atzo final-laurdenetan izan zituen zalantzak erabat desagertu dira gaur. Bermeokoak aingeruak bezala patinatu du finalerdietako lehen saiakeratik. Eskumuturra zertxobait ukituta eduki arren, txanda “plantxatu” du 78.01eko puntuazioa poltsikoratzeko, eta azkenean nahikoa izan da helburua betetzeko. Naiak bosgarren bukatu du, eta bihar Asuncionen domina bat lortzeko lehiatuko diren zortzi finalisten artean sailkatu da. Naiak badaki zer den Munduko domina bat irabaztea, brontzea lortu baitzuen Ostiako Munduko Txapelketan, 2024an.

Honekin lotutako berriak

08-urria-2026

Alain Kortabitarte Basque Teameko skaterra Asunciongo Munduko Txapelketako final-laurdenetara pasatu da

Informazio gehiago
06-urria-2026

Parkeko lehia hasi da Asunciongo Munduko Txapelketan eta Gadea Moja Basque Teameko skaterrak agur esan dio ekitaldiari sailkatze-saioan

Informazio gehiago
04-urria-2026

Basque Teameko Egoitz Bijueska skaterrak dominetatik gertu bukatu du vert modalitatean Asuncioneko Munduko Txapelketan

Informazio gehiago
25-iraila-2026

Euskadi potentzia da berriro ere Skateko Munduko Txapelketan, Egoitz Bijueska txapelduna buru duen espedizioan

Informazio gehiago
05-uztaila-2026

Basque Teameko Egoitz Bijueska skaterrak bere lehen urrea irabazi du X-Games txapelketan historia egiten jarraitzeko

Informazio gehiago
14-ekaina-2026

Basque Teameko Egoitz Bijueska skaterrak brontzea lortu du Ostiako Munduko Kopa

Informazio gehiago