Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak izendapenik gabeko plaza olinpikoa lortu du Parisko Jokoetarako
Klara OlazabalIrungo palistak eta Miren Lazkanok ezin izan dute gaur kanoako finalerako txartela bereganatu Lee Valleyko Munduko Txapelketan
Basque Team Fundazioaren beka duten Klara Olazabal eta Miren Lazkano piraguistek ezin izan dute Enfielden jokatzen ari den eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan finalaurrekoko txanda igaro. Hala ere, altxor handiagoa poltsikoratu dute: datorren urtean jokatuko diren Parisko Jokoetarako plaza olinpikoa.
Miren Lazkanok bi zigor izan ditu 6. eta 7. ateetan, eta 122.15eko denbora (+11.14) eginda, 19. postuan amaitu du. Klara Olazabalek, berriz, 19. atea jo du, eta 116.80ko denbora (+5.79) markatuta, 11. plazan amaitu du. 10 onenak pasatzen ziren finalera.
Munduko tituluagatik finalean lehiatzeko txartela lortzea ezinezkoa izan da, baina are sari hobea eskuratu dute. Klararen postuak datorren urteko Jokoetan C-dama txapelketa, emakumezkoen kanoa txapelketa, jokatzeko txartela ziurtatu dio herrialdeari. Gainera, hainbat errebote direla eta, eta herrialdeen eta lehiakideen kuotak ikusita, emaitzak kayak modalitaterako ere ematen du pasea.
Plaza horiek ez dira nominalak, hau da, ez dira piraguista jakin batenak; datorren urteko Espainiako Federazioaren barneko hautaketetan banatuko dira, martxoa inguruan, baina oraindik zehazteke daude lekua eta data zehatzak.
Kanoa txapelketa amaitu ondoren, bihar kayaken txanda izango da. Maialen Chourrautek 11:31n jokatuko du finalerdia eta Pau Echanizek 12:17an (Euskadiko orduak). Kanporaketa hori gaindituz gero, Maialenek finala 14:35ean izango du eta Pauk 15:12an (Euskadiko orduak).