Iñigo Peñak brontzea lortu du Duisburgeko Munduko txapelketako K2-500 metroko mistoan
27-abuztu-2023

Iñigo Peñak brontzea lortu du Duisburgeko Munduko txapelketako K2-500 metroko mistoan

Iñigo Peña

Basque Teameko kirolariarentzat hau bigarren domina da Munduko txapelketa honetan, atzo K2-1.000 metrokoan lortutako urrezkoaren ondoren

Iñigo Peñak brontzezko domina eskuratu du K2-500 metro mistoko A finalean, Barbara Pardorekin batera, Duisburgon (Alemania) jokatu den Munduko Txapelketako azken jardunaldian.

Sailkatze txandan Iñigo eta Barbarak euren serieko bigarren denborarik onena egin zuten (01:35.339), Lena Roehlingsek eta Jacob Schopfek osatutako alemaniar bikoteak bakarrik eurak gaindituz 01:33.502ko krono bati esker.

Finalerdian onenak izan ziren, eurekin borrokatu ziren beste sei ontziei gailenduta. 01:35.781eko denbora egin zuten, Esloveniako, Britainia Handiko, Kazakhstango, Japoniako, Estatu Batuetako eta Hong Kongeko bikoteen aurretik.

Gaur finalean lehia estua izan dute bi ontzi faboritoekin: orain arte K2 mistoan Munduko txapelduna zen Alyssa Bull eta Jackson Collins australiarren ontziarekin, eta Lena Roehlings eta Jacob Schopf alemaniarren ontziarekin. Hirurak domina postuetan jarri dira estropada hasieratik eta ezarritako erritmo gogorrari eutsi diote. Alemaniak irabazi du urrea 01:33.033ko denborarekin, Australiak zilarra 01:33.179rekin eta Peñak eta Pardok brontzea 01:33.912ko markarekin.

Iñigo bere unerik onenetako batean dago goi mailako kirolari gisa. Hala adierazi zuen duela gutxi Krakoviako Europako Jokoetan parte hartu ondoren, eta hala erakutsi du Munduko txapelketa honetan. Bi domina eraman ditu etxera: urrezkoa K2-1.000 metrokoan, Pedro Vazquezekin batera, eta brontzezkoa, Barbara Pardorekin batera, K2-500 mistoan. Gainera, hirugarren final batean ere sartu da eta zortzigarren postua lortu du K1-500 metrokoan.

Bestalde, K2-500 metrokoan Begoña Lazkanok zazpigarren postuan bukatu du gaur K2-500 metroko finala Laia Pelachsekin batera. Sei ontzi onenen artean sartu behar zuten 2024ko Pariseko Jokoetarako txartela lortzeko, eta ez dute lortu. Hala ere, plazak berresleituz gero, baliteke hitzordu handian egoteko aukeraren bat oraindik izatea.

Honekin lotutako berriak

26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Basque Teameko Maialen Chourraut eta Pau Echaniz piraguistak Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalera pasa dira

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago