Patxi Peula dominarik gabe mundialean eta Bera Bera EHF Kopatik kanpo
23-azaroa-2015

Patxi Peula dominarik gabe mundialean eta Bera Bera EHF Kopatik kanpo

Patxi Peula (enbaxadorea)

Iaz Patxi Peulak hiru domina lortu zituen abiadura patinajeko Munduko Txapelketetan, tartean 10.000m puntuak eta eliminazio probako urrea pistan, baina aurten ez da halakorik gertatu. Taiwango Kaohsiung-en jokatutako Munduko txapelketetan dominen lehian sartu ezinda aritu da Basque Teameko patinatzaile gasteiztarra. Maratoia, azken proba, guztiaren isla: 21.a izan zen, zilarrezko eta brontzezko dominen sprinta jokatu zeneko multzoan egonik. Zortzi probatan parte hartu du eta Top-10ean hirutan egon da: 7. pistako 3.000m erreleboetan, 10. pistako 1.000m proban, eta zirkuituan 10. 10.000m puntuaketan.
Eskubaloian Bera Bera geratu da saririk gabe EHF Kopan: Iuventa Michalovce talde eslovakiarrarekin 24na berdindu zuen igandean Donostiako Gascan, joaneko partiduko 5 goleko zuloari buelta eman ezin eta final hamaseirenetako atarian kalera.
Kiyoshi Uematsu Asian dago, nazioarte mailako judo torneo entzutetsuetan parte hartuz. Larunbatean Txinako Quingdaon aritu zen eta lehen aurkariak kanporatu zuen, Rustam Orujov azerbaijandarrak; torneoko zilarrezko domina irabazi zuen aurkari horrek. Kiyoshiren hurrengo hitzordua Hego Koreako Jeju-ko Grand Prixa. Ostiralean, hilak 27, du lehiaketa eguna -73kg kategorian.
Eta curlingean, ostiralaz geroztik jokoan dira Danimarkako Esbjerg-en Europako Txapelketak. B mailan, eta Espainia ordezkatuz, Basque Teameko Sergio vez basauritarra ari da bertan, gaurdaino garaipen bat (Ingalaterraren aurka) eta hiru porrot (Eslovakia, Austria eta Kroazia) bilduta. Bihartik etzidamura geratzen zaizkion partiduak irabazi beharra dauzka mailaz igotzeko aukerari eusteko: ESP-EST (24, 16:00), ESP-LAT (25, 08:00) eta ESP-ISR (26, 08:00).

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago