PatxiPeula (enbaxadorea)
BIO
Patxi Peula bere adina bi zifrarekin kontatzen hasi aurretik zen patinatzaile. Gasteiztarrak 1994an jantzi zituen lehen aldiz patinak, eta ordutik gaurdaino ez du bere ibilbidean etenik egin. Zortzi urte zituela ekin zion patinatzeari, Jostaldi taldean, eta han aritu zen lehendabiziko urteetan.
Kirolik ezagunena ez izanagatik, Peulak bere izena kokatu du euskal kirolaren mapan. Gazterik lortu zituen lehen garaipenak, eta urteek aurrera egin ahala koskaz koska igotzea lortu du. Hala, pixkanaka egindako lan horrek nazioarteko lehiara igarotzeko bide eman zion 2003an, onentsuenen aurka aritu zelarik ordutik. 2007an, Jostaldi utzi eta Marianisten taldearekin parte hartzen hasi zen.
Peulak ondo betea du garaipenen zakua. Guztira, Europako mailako 30 dominatik gora irabazi ditu, eta horien artean daude 2007an, 2013an, 2014an eta 2017an eta 2018an lortutako urreak. Halaber, patinatzaile gasteiztarrak bere egin ditu bi Munduko Txapelketa ere. 2014an eskuratu zuen lehenengoa, Rosarion (Argentina), eta 2017an Txinan lorturikoa izan zen bere ibilbideko bigarrena. Horrez gain, hiru zilarrezko eta bi brontzezko ere baditu.
Oro har, Peulak 10.000 metroko probatan lortu ditu emaitzarik onenak, puntukako nahiz puntutakako-kanporaketako probatan. Hain justu, azken proba horretan munduko errekorra ezarri zuen 2011eko Munduko Txapelketan.
Gure nagusiak
Babesleak