Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak Nanjingeko Munduko txapelketan lortutako hiru dominak aurkeztu ditu
19-iraila-2017

Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak Nanjingeko Munduko txapelketan lortutako hiru dominak aurkeztu ditu

Patxi Peula (enbaxadorea)

Arabarrak denboraldi bikaina egin du, Lagoseko Europako txapelketan beste lau domina eskuratuta

Patxi Peulak, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria den Jon Redondok lagunduta, Nanjingeko (Txina) Munduko txapelketan irabazitako hiru dominak aurkeztu ditu gaur Lakuan, Gasteizen.

Basque Teameko kirolariak metalik preziatuena, urrea, jantzi zuen lehenengo 10.000 metroko puntu-kanporaketa proban. Bigarren postuan bukatu zuen lasterketa baina azkenean munduko txapeldun izendatu zuten, hasieran irabazlea izan zen patinatzaile frantziarra deskalifikatu eta gero.

Urrezko domina erdietsi arren, Patxik gehiago nahi izan zuen, eta zilarrezko dominaren bila joan zen 10.000 metro zirkuituko proban. Bila joan eta lortu! Felix Rijhnen alemaniarrak baino ezin izan zuen gasteiztarra gainditu, eta Daniel Niero italiarra igo zen podiumeko hirugarren tokira. Patxi gogotsu irten zen asko gustatzen zaiolako aipatutako proba. Aurreko tokietan kokatu zen hasieratik puntuak lortzeko. Frantziak, Italiak, Alemaniak eta Mexikok erasoa jo zuten baina Patxi erantzuteko gai izan zen eta harrapatu egin zituen hiru itzuliren faltan, nahiz eta lan hori guztia egiteko taldekiderik ez izan.

Bi domina poltsikoan izanagatik, arabarraren garaipen gosea ez zen ase. Beste garaipen bat eskuratzeko irrikaz ekin zion maratoiari eta brontzea eraman zuen azkenean. 177 parte hartzaile izan zituen lasterketan gasteiztarrak alde egin zuen 7 kirolarik bultzatutako ihesaldi batean, eta 10 kilometrora 5 kirolarik egindako beste batean. Basque Teameko patinatzailea Kolonbiako eta Taiwaneo beste bi patinatzailerekin bakarrik geratu zen gero eta eurekin aurrera egin zuen 20 kilometrotan, 4 kilometroren faltan tropelak harrapatu arte. Dena den, Patxik ez zuen amore eman eta azken 600 metroetan ahalegin guztiak egin zituen, azkenean esprint gogor batean hirugarren postua lortuz.

Munduko txapelketan irabazitako urreak, zilarrak eta brontzeak Basque Teameko kirolariarentzat arrakastaz beterik egon den denboraldia biribildu dute. Izan ere, Lagosen (Portugal) uztailean jokatutako Europako txapelketan hiru brontze (1.000 metro esprint, 15.000 metro kanporaketa eta 20.000 metro kanporaketa) eta zilar bat (10.000 metro puntuazioa) eskuratu zituen Patxik. Gainera, hilabete horretan bertan, Poloniako World Gamesetan beste bi brontze erdietsi zituen (20.000 metro kanporaketa eta 10.000 metro puntuazioa).

Patxi Peula Munduko txapeldun izan zen 2014an Rosarion (Argentina) jokatutako txapelketan eta aurten garaipenaren bide horretara itzuli da berriro. “Heldu da azken hiru urte hauetan hainbeste bilatu izan dudana. Entrenamendu asko izan ditut, lasterketa asko, biadaia asko, ordu asko patinak jantzita edo patinak bizkarrean. Ez da erraza baina horrelako une bat iristen denean, merezi du. Bizitzan esfortzu gehien behar duten gauzek ematen dute poztasun handiena; horiek dira baliotsuenak” dio Peulak.

Honekin lotutako berriak

12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Rakel Mateo Basque Teameko kirolariak hamargarren amaitu du Pariseko Jokoetako paratriatloia

Informazio gehiago