Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak izendapenik gabeko plaza olinpikoa lortu du Parisko Jokoetarako
22-iraila-2023

Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak izendapenik gabeko plaza olinpikoa lortu du Parisko Jokoetarako

Klara Olazabal

Irungo palistak eta Miren Lazkanok ezin izan dute gaur kanoako finalerako txartela bereganatu Lee Valleyko Munduko Txapelketan

Basque Team Fundazioaren beka duten Klara Olazabal eta Miren Lazkano piraguistek ezin izan dute Enfielden jokatzen ari den eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan finalaurrekoko txanda igaro. Hala ere, altxor  handiagoa poltsikoratu dute: datorren urtean jokatuko diren Parisko Jokoetarako plaza olinpikoa.

Miren Lazkanok bi zigor izan ditu 6. eta 7. ateetan, eta 122.15eko denbora (+11.14) eginda, 19. postuan amaitu du. Klara Olazabalek, berriz, 19. atea jo du, eta 116.80ko denbora (+5.79) markatuta, 11. plazan amaitu du. 10 onenak pasatzen ziren finalera.

Munduko tituluagatik finalean lehiatzeko txartela lortzea ezinezkoa izan da, baina are sari hobea eskuratu dute. Klararen postuak datorren urteko Jokoetan C-dama txapelketa, emakumezkoen kanoa txapelketa, jokatzeko txartela ziurtatu dio herrialdeari. Gainera, hainbat errebote direla eta, eta herrialdeen eta lehiakideen kuotak ikusita, emaitzak kayak modalitaterako ere ematen du pasea.

Plaza horiek ez dira nominalak, hau da, ez dira piraguista jakin batenak; datorren urteko Espainiako Federazioaren barneko hautaketetan banatuko dira, martxoa inguruan, baina oraindik zehazteke daude lekua eta data zehatzak.

Kanoa txapelketa amaitu ondoren, bihar kayaken txanda izango da. Maialen Chourrautek 11:31n jokatuko du finalerdia eta Pau Echanizek 12:17an (Euskadiko orduak). Kanporaketa hori gaindituz gero, Maialenek finala 14:35ean izango du eta Pauk 15:12an (Euskadiko orduak).

Honekin lotutako berriak

26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Basque Teameko Maialen Chourraut eta Pau Echaniz piraguistak Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalera pasa dira

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago