basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
uztaila
2022

Miren Lazkanok ez du sailkapen fasea igaro eslalom piraguismoko Augsburgeko Munduko Txapelketan

Basque Teameko palista 27. izan da jardunaldiko bigarren jaitsieran

Miren Lazkanok ezin izango du eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako finalerdietan parte hartu, ez baitu C1eko sailkapen-txanda gainditu. Ez da 20 onenen artean sartu eguneko lehen jaitsieran, eta ez du zorte hoberik izan bigarrenean.

Goizeko txandan Donostiako piraguistak 22. postuan bukatu du 115.33ko denborarekin (+11.99 Andrea Herzog alemaniarrarekiko) eta 2 segundoko zigorra jarri diote 5. atea jotzeagatik. Ez da urruti egon, baina bere lehen jarduna ez da nahikoa izan.

Eguneko bigarren jaitsieran, Mireni 50eko zigorra ezarri diote 14. atean, eta horrek min handia egin dio. Lazkanok 27. tokian amaitu du 178.04ko denborarekin (+70.75 Viktoriia Us ukrainarrarekin alderatuta).

Miren, 2021ean C1eko Europako txapelduna izan zena, bere indar guztiak extreme proban jartzen saiatuko da orain, 2024ko Pariseko Jokoetako programa olinpikoan sartuko den proban.