basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Miren Lazkano

Piraguismoa
Jatorria Donostia
Bizilekua Donostia
Jaiotza 16-06-1997
Kirola Piraguismoa

Bio

10 urte zituela hasi zen piraguismoan, Club Atletico San Sebastianek eskainitako udako ikastaro batean izena emanda bere anaiarekin. Hasiera batean oso argi izan ez zuen arren, bere gurasoek jarraitzera animatu zuten. 2012an, 14 urte zituela, Teknifikazio Gunean sartu, eta Aritz Fernandezekin entrenatzera pasa zen; harrezkero bertako kide da. Urte horretan bertan lortu zuen lehenengoz estatuko junior taldean sartzea eta orduan eskuratu zuen bere lehenengo nazioarteko domina. 2014. urtean sartu zen estatu mailako talde absolutuan. 2017an Europako txapeldun izan zen 23 urtez azpiko kategorian.

2018ko denboraldia oso oparoa izan da berarentzat. Egin zituen Munduko Kopetan emaitza onak lortzeaz gain, urrea eskuratu zuen 23 urtez azpiko Europako txapelketako taldekako proban eta 23 urtez azpiko Munduko txapelketako taldekakoan eta C2 mistoan.

2019an sorbaldako lesio batek uretatik kanpo utzi zuen denboraldi osoan. Dena den, Olinpiar Jokoetan parte hartzea xede jarraitzen du izaten Mirenek, are gehiago, berak praktikatzen duen modalitatea, C1, emakumezkoetan lehen aldiz jokatuko dutelako Tokion 2020an.

Aitortzen du Londres dela lehiatzeko gehien gustatzen zaion lekua eta Maialen Chourraut eta Jessica Fox direla bere erreferenteak. Nahiz eta egunero entrenatu, batzuetan bi aldiz, eta kanpora joan ibai eta korronte berriak ezagutzeko, maite du lagun eta senitartekoekin egoteko denbora izatea.

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten ari den Magisteritzako karrera kirolarekin uztartzen du.10 urte zituela hasi zen piraguismoan, Club Atletico San Sebastianek eskainitako udako ikastaro batean izena emanda bere anaiarekin. Hasiera batean oso argi izan ez zuen arren, bere gurasoek jarraitzera animatu zuten. 2012an, 14 urte zituela, Teknifikazio Gunean sartu, eta Aritz Fernandezekin entrenatzera pasa zen; harrezkero bertako kide da. Urte horretan bertan lortu zuen lehenengoz estatuko junior taldean sartzea eta orduan eskuratu zuen bere lehenengo nazioarteko domina. 2014. urtean sartu zen estatu mailako talde absolutuan. 2017an Europako txapeldun izan zen 23 urtez azpiko kategorian.

2018ko denboraldia oso oparoa izan da berarentzat. Egin zituen Munduko Kopetan emaitza onak lortzeaz gain, urrea eskuratu zuen 23 urtez azpiko Europako txapelketako taldekako proban eta 23 urtez azpiko Munduko txapelketako taldekakoan eta C2 mistoan.

2019an sorbaldako lesio batek uretatik kanpo utzi zuen denboraldi osoan. Dena den, Olinpiar Jokoetan parte hartzea xede jarraitzen du izaten Mirenek, are gehiago, berak praktikatzen duen modalitatea, C1, emakumezkoetan lehen aldiz jokatuko dutelako Tokion 2020an.

Aitortzen du Londres dela lehiatzeko gehien gustatzen zaion lekua eta Maialen Chourraut eta Jessica Fox direla bere erreferenteak. Nahiz eta egunero entrenatu, batzuetan bi aldiz, eta kanpora joan ibai eta korronte berriak ezagutzeko, maite du lagun eta senitartekoekin egoteko denbora izatea.

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten ari den Magisteritzako karrera kirolarekin uztartzen du.

Palmaresa

Munduko Txapelketa C1 2015
Zilarrezkoa Europako Txapelketa junior C1 2015
Munduko Txapelketa junior C1 2015
Brontzezkoa Europako Txapelketa junior 3xC1 2015
Zilarrezkoa Europako Txapelketa 23 urtez azpikoetan 3XC1 2015
Europako Txapelketa C1 2014
Urrezkoa Europako Txapelketa junior 3XC1 2014
Zilarrezkoa Munduko Txapelketa junior 3XK1 2014
Urrezkoa Europako Txapelketa junior 3XK1 2013
Zilarrezkoa Munduko Txapelketa 23 urtez azpikoetan 3XC1 2013
Urrezkoa Europako Txapelketa junior 3XC1 2012
22
iraila
2023
Piraguismoa

Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak izendapenik gabeko plaza olinpikoa lortu du Parisko Jokoetarako

Irungo palistak eta Miren Lazkanok ezin izan dute gaur kanoako finalerako txartela bereganatu Lee Valleyko Munduko Txapelketan Basque Team Fundazioaren beka duten Klara Olazabal eta Miren Lazkano piraguistek ezin izan dute Enfielden jokatzen ari den eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan finalaurrekoko txanda igaro. Hala ere, altxor  handiagoa poltsikoratu dute: datorren urtean jokatuko diren Parisko Jokoetarako plaza olinpikoa. […]

20
iraila
2023
Piraguismoa

Miren Lazkano eta Klara Olazabal finalerdietara pasa dira Lee Valleyko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek finalerdietarako txartela lortu dute Ingalaterrako Lee Valley kanalean jokatzen ari den ur bizietako Munduko txapelketan. Biek egin dute, gainera, lehen jaitsieran, bigarren jaitsiera bat jokatu behar izan gabe. Munduko txapelketako lehiaketa banakako lehiaketan zentratu da gaur, atzo jokatutako patruilak edo taldekako lehiaketak atzean utzita. Gaur kanoen txanda izan da eta […]

19
iraila
2023
Piraguismoa

Maialen Chourraut eta Olatz Arregui piraguistek zilarra lortu dute Laia Sorribesekin batera Lee Valleyko Munduko Txapelketako taldekakoan

Maialen Chourraut hiru domina olinpikoren jabeak eta Olatz Arreguik, (biak Basque Team Fundazioaren aldeko bekadunak), podiumeko bigarren tokira igo dira Laia Sorribesekin batera, gaur Lee Valleyn (Ingalaterra) hasi den eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako kayakeko patruilen proban. Lehiaketako lehen jardunaldia taldekako probei eskainita egon da, eta ez da batere gaizki joan euskal palistentzat. Maialen Chourrautek, Olatz […]

30
ekaina
2023
Piraguismoa

Miren Lazkano Basque Teameko palista eslalon piraguismoaren C1eko finalerdietarako sailkatu da Europako Jokoetan

C1eko patruilen proban laugarren amaitu du Ainhoa Lameiro eta Nuria Vilarrublarekin batera Miren Lazkano C1eko finalerdietara pasa da Krakovia-Malopolskan jokatzen ari diren Europako Jokoetako eslalon piraguismoaren banakako lehiaketan. Basque Team Fundazioaren beka duen palistak bigarren jaitsiera jokatu behar izan du, lehenengoan zuzeneko txartela lortzen zuten lehen 20en artean sartu ez delako. Donostiarrak bi, sei, bederatzi, […]

29
uztaila
2022
Piraguismoa

Miren Lazkanok ez du sailkapen fasea igaro eslalom piraguismoko Augsburgeko Munduko Txapelketan

Basque Teameko palista 27. izan da jardunaldiko bigarren jaitsieran Miren Lazkanok ezin izango du eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako finalerdietan parte hartu, ez baitu C1eko sailkapen-txanda gainditu. Ez da 20 onenen artean sartu eguneko lehen jaitsieran, eta ez du zorte hoberik izan bigarrenean. Goizeko txandan Donostiako piraguistak 22. postuan bukatu du 115.33ko denborarekin (+11.99 Andrea Herzog […]

27
maiatza
2022
Piraguismoa

Miren Lazkanok ez du sailkapena gainditu Liptovskyko Europako Txapelketan

Miren Lazkano C1eko Europako txapelduna zen, baina ezin izango du titulua berretsi, ezin izan baitu Eslovakiako hiriburuan jokatzen ari diren eslalom piraguismoko Europako Txapelketako finalerdietarako sailkatu. Basque Teameko palista ez da momenturik onenean iritsi denboraldiko lehen proba garrantzitsura; izan ere, minez gain, covid-a ere igaro du du orain dela aste gutxi. Jardunaldiko lehen jaitsieran Mirenek […]