basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 18
urtarrila
2022

Amador Granadosek agur esan dio lehiari, hogei urte baino gehiago goi mailan aritu ondoren

Basque Team sortu zenetik Fundazioaren beka jaso duen txirrindulariaren palmares luzean Rio de Janeiro 2016an lortutako brontze paralinpikoa nabarmentzen da

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak lagunduta, Amador Granadosek kirolari gisa goi mailari agur esan dio gaur Donostian.

Bizitza oso bat gehien gustatzen zaionari eskainia: txirrindularitzari. Diziplina hori, hasieran, bitarteko terapeutiko eta errehabilitatzaile bat izan zen jaiotzetik zuen deformazioa arintzeko, sortzetiko ‘oin kurbatu’ izeneko gaitza sendatzeko, eta arrakasta askoren iturri bihurtu zen gerora.

Orain, 54 urterekin, Amador Granadosek amaiera eman dio eliteko txirrindulari gisa egin duen ibilbide bikainari, bi hamarkadatan maila gorenean aritu ondoren. Azken gertaerek, besteak beste Tokioko Jokoetan parte hartu ez izanak, erabakia aurreratzea eragin dute. Japoniako hiriburuko Jokoak egin aurretik, bere laugarren hitzordu paralinpikoan egoteko  borrokatu zen baina ez zuen lortu.

“Ez da erabaki erraza izan. Hiru Jokorekin eta domina batekin noa, bost hitzordutan parte hartu eta hiru irabazi behar izan nituenean. Baina pozik nago” esan du Amadorrek.

Amador Granadosen palmares nazionala oso zabala da: 13 titulu ditu kilometroko proban, bere proba gogokoenean. Pistan 20 urre ditu, 20 zilar eta 6 brontze, eta errepidean 9 urre, 13 zilar eta 9 brontze. Belodromoaren eta errepidearen artean, Espainiako txapelketetan, 77 domina ditu guztira, urre, zilar eta brontze artean.

Hala ere, estatu mailako lorpen horiei guztiei nazioarte mailan lortutako guztia gehitu behar zaie, asko baita. Balioa eman behar zaie 2014ko Aguascalienteseko (Mexiko) Munduko txapelketari, errekorra barne, eta munduko hitzorduetan lortutako gainerako dominei: hiru brontze kilometroko proban eta hiru zilar eta lau brontze taldekako abiaduran. Horrez gain, Europako txapelketetan bi zilar eta brontze bat pilatu ditu kilometroaren proban.

Aipamen berezia merezi dute Paralinpiar Jokoetan egindako parte-hartzeek. Granados hiru Jokotan lehiatu da. Atenasen, 2004an, bi diploma lortu zituen, bat  kilometroan eta beste bat jazarpen proban. 2008n Pekinetik beste diploma batekin itzuli zen, eta Rio de Janeiroko hitzorduan, 2016an, bere ametsa bete zuen, taldekako abiadura-proban brontzezko domina bat irabazi baitzuen, Eduardo Santas eta Alberto Cabellorekin batera.

Basque Teameko beka jaso duen kirolariaren ustez, zorte handia izan du urte hauetan guztietan, eta eskerrak eman nahi izan dizkio bere inguruari.

“Nire inguru guztiari eskerrak eman nahi dizkiot eman didaten indarragatik. Beti ondo babestuta egon naiz Zuzenak Fundazioarekin, nire klubarekin, Ainhoa Artolazabal eta Emaitz Izagirre nire entrenatzaileekin eta nire bikotekide eta bizitzako lagun den Fabiolarekin. Eta, jakina, Basque Team Fundazioari eskerrak eman nahi dizkiot, ezinezkoa izango litzatekeelako kirol-ekitaldiei aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza izatea, beken bidez jasotako haren laguntzarik gabe. Denek zerikusi handia izan dute nire kirol-ibilbidearen egonkortasunean” baieztatu du Amadorrek.

Amador Granadosek denbora hartu behar du familiaz gozatzeko eta azken lesioetatik osatzeko iztai-hernia baten ebakuntza gainditu eta orno bat hautsi ondoren, baina, aldi berean, ez du txirrindularitzatik erabat aldendu nahi. Gipuzkoarrak Euskadiko paraziklismo hautatzaile bezala jarraituko du.

Amador Granados Basque Teami lotuta urte gehien eman dituen kirolarietako bat da, eta Fundazioaren sorkuntzatik kide izan da, 2008tik.Basque Team sortu zenetik Fundazioaren beka jaso duen txirrindulariaren palmares luzean Rio de Janeiro 2016an lortutako brontze paralinpikoa nabarmentzen da

Amador Granados Basque Teami lotuta urte gehien eman dituen kirolarietako bat da, eta Fundazioaren sorkuntzatik kide izan da, 2008tik.