basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

errugbia albisteak

errugbia albisteak
Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
09
uztaila
2023
Errugbia

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioak zilarra irabazi du Hanburgoko Europe Championshipean eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian

Gizonezkoetan Aratz de Goicoecheak eta Lander Gomezek garaipena erdietsi dute Hanburgon eta Europako hirugarren postua lortu dute Amaia eta Lide Erbina ahizpek eta Anne Fernandez de Corresek osatutako zazpiko errugbiko taldea gai izan da Krakoviako Europako Jokoetan jasandako jipoiari buelta emateko. Han podiumera igotzeko hautagaietako bat zen, baina Txekiaren aurkako partida amesgaizto bihurtu zen. Hanburgoko Europe […]

27
ekaina
2023
Errugbia

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresek bosgarren bukatu dute Europako Jokoetako errugbi txapelketan

Badmintonen Clara Azurmendik binakako final-laurdenetarako txartela lortu du Anne Fernández de Corresek eta Amaia eta Lide Erbina ahizpek bosgarren postua eskuratu dute Krakovia-Malopolskako Europako Jokoen barruan jokatu den errugbi txapelketan, azken partidan Alemaniari 26-5 irabazita. Multzoetako fase osoan bezala eta gaur goizean bertan Italiaren aurka, Ignacio Martin donostiarrak zuzentzen dituen taldea oso sendo agertu da, […]

27
ekaina
2023
Errugbia

Anne Fernandez de Corresek eta Lidek eta Amaia Erbinak Italiaren aurkako partida irabazi dute eta Europako Jokoetan bosgarren edo seigarren postua lortzeko borrokatuko dira arratsaldean

Anne Fernández de Corresek eta Lide eta Amaia Erbina ahizpek osatutako errugbi selekzioak irabazi du Polonian jokatzen ari diren Europako Jokoetako bosgarren postutik zortzigarrenera arteko borrokari dagokion partida, Italia 38-0 azpiratu ondoren. Ignacio Martin donostiarrak zuzentzen dituen emakumeek txapelketako faboritoen esentzia berreskuratu dute, eta euren aurkaria garbi menderatu dute, multzoen fase osoan zehar egin zuten […]

26
ekaina
2023
Errugbia

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioa C multzoko lehen postuan sailkatu da errugbiko final-laurdenetarako, Europako Jokoetan

Ignacio Martin donostiarrak zuzentzen duen taldeak 29-7 irabazi dio Belgikari gaur goizean eta arratsaldeam Txekiaren aurka jokatuko du hurrengo faseko neurketan Sendotasun eta ilusio handiz osatu du Europako Jokoetako errugbiko txapelketako multzoen fasea, Erbina ahizpen, Amaia eta Lide, eta Anne Fernández de Corresen selekzioak. Atzo Errumaniari irabazi zioten 41-0 eta Suediari 36-0. Horrek final-laurdenetarako txartela […]

03
uztaila
2022
Errugbia

Amaia Erbinaren selekzioak brontzea eskuratu du zazpiko errugbiko Europako txapelketako bigarren seriean

Amaia Erbina Basque Teameko kirolariaren konbinatuak ohartarazi zuen Krakovian, Europako Txapelketako bigarren txandan, maila gorena emateko prest zegoela, eta hala egin dute. Hiru garaipen lortu dituzte multzoen fasean. Joan den astean Lisboan erakutsitakoa ondu dute, eta emaitza hobeekin, bigarren geratu dira euren multzoan, Frantzia 17-7 eta Belgika 15-12 garaituz lehen jardunaldiko norgehiagoketan. Atzo 33 eta […]

23
maiatza
2022
Errugbia

Emakumezkoen errugbi selekzioak, Amaia Erbina kapitainarekin, World Seven Seriesetan mailari eustea lortu du Toulousen

Erronka zaila zen. Toulouseko hitzorduan, mailari eustea  zeukaten jokoan; hau da, “Core Team” edo “HSCB World Rugby Seven Series”etako talde finkoa izaten jarraitzea eta lortu dute. Amaia Erbina Basque Teameko kirolaria kapitain duen eta Anne Fernandez de Corresek ere parte hartzen duen selekzioak helburua bete du. Toulouseko serieko bigarren jardunaldia ez zen batere ondo joan; […]

17
ekaina
2019
Errugbia

Lide Erbinak urteko jokalari hasiberri oneraren saria irabazi du

Basque Teameko bikaintasun proiektuko kidea den Lide Erbinari “Rookie of the Year” saria eman diote Emakumezkoen Zazpiko Errugbiko Munduko Serieetan. Ordiziakoa debuta egin duen jokalari onena izan dela erabaki dute, denboraldi bikainean entsegu paregabeak egin dituela kontuan hartuta. Sari honez gain asteburu honetan Lidek beste albiste on bat izan du: selekzioak mailari eutsi diola. Selekzio […]

16
ekaina
2019
Errugbia

Mailari eutsi diote!

Barbara Plaren, Amaia eta Lide Erbinaren eta Anne Fernandez de Corresen selekzioak Munduko Serieetan jarraituko du, azken txapelketan, Biarritzekoan, denboraldiko postu onena lortuta: laugarrena Emakumezkoen zazpiko errugbiko selekzioaren helburua mailari eta Langforden, Kanadan, erakutsitako jokoari eustea zen eta lortu egin dute. Salbazioa txapelketako multzoen fasean eskuratu zuten, baina horrekin ez dute nahikoa izan; partida onak […]

22
uztaila
2018
Errugbia

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Uribarri Barrutieta errugbi jokalariek bosgarren postuan bukatu dute San Frantziskoko Munduko txapelketa

Zazpiko Munduko txapelketarekin, konbinatuak era ederrean amaitu du denboradldi bikaina, World Serieetan ere emaitza aipagarriak izan baitzituzten emakumeek San Frantziskoko Munduko txapelketa honetan Zeelanda Berria, Frantzia, Australia eta Estatu Batuetako potentziek baino ez dute amaitu Barbara Pla, Amaia Erbina eta Uribarri Barrutietaren selekzioaren gainetik. Pedro de Matiasek gidatutako taldea zerrendako bigarren selekzio europear onena izan […]

04
uztaila
2018
Errugbia

“Datorren urtean jokatuko ditugu Tokiorako sailkapenak eta ahal dugun guztia egingo dugu”

Londreseko torneoan izan zuen azpiluxazioagatik egin dioten ebakuntza oso ongi irten da BASQUE TEAMeko errugbi jokalaria oso pozik azaldu da aurten World Seven Seriesetako mailari eutsi diotelako “Gustora nago. Ebakuntza ongi atera da. Sorbalda gaizki neukan Londreseko txapelketa jokatzen atera zitzaidalako. Medikuek ahal izan duten guztia egin dute eta ondo atera da. Hezur txiki bat […]

30
apirila
2018
Errugbia

“Munduko txapelketara ondo helduko garela uste dut, baina Tokioko Jokoetan benetan lehiakorrak izan gaitezke”

Selekzioak laugarren postuan bukatu zuen Japoniako Munduko Seriea urrezko finalerdirako sailkatu ondoren; hau ez zen 2012-2013 denboralditik gertatzen Basque Teameko Barbara Pla errugbi jokalaria baikor da zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioa izaten ari den garapenarekin. Barbarak Basque Teamek bekatutako Amaia Erbinarekin eta beste euskal jokalari batzuekin osatzen du taldea, Uribarri Barrutieta, Enara Cacho eta orain lesionatuta […]

22
apirila
2018
Errugbia

Laugarren postua zazpiko errugbiko neskentzat Kitakyushun

Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioak urteko bere hirugarren Mundu Seriea bukatu du laugarren postua erdietsita, brontzezko dominaren borrokan Australiaren kontra 19-5 galduz. Urrezko finalerdian ezin izan dute Frantzia gainditu eta berriz ere australiarrekin neurtu behar izan dituzte indarrak. Taldekako fasean, berriz, garaipena lortu zuten aussien aurka. Basque Teamek bekatutako Barbara Pla eta Amaia Erbinaren taldeak txapelketa […]

17
uztaila
2017
Errugbia

Zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioak hirugarren bukatu du Europako txapelketan

Ignacio Martin eta Igor Genua gipuzkoarrak partaide izan duen Pablo Feijoo donostiarrak gidatutako selekzioak Exeterreko txapelketako final laurdenetan galdu du Portugalen aurka 14 eta 21, eta 2018an San Frantziskon jokatuko duten Munduko txapelketan parte hartzeko aukerak galdu ditu horrela. Txartelak Europako txapelduna izan den Errusiak eta bigarren bukatu duen Irlandak bereganatu dituzte. Espainiako selekzioak hirugarren […]

09
apirila
2017
Errugbia

Pablo Feijook gidatutako Igor Genua eta Ignacio Martinen zazpiko errugbiko taldeak World Series txapelketa jokatuko du

Zazpiko errugbiko gizonezkoen estatuko selekzioak Munduko Serieetarako sailkapen txapelketa irabazi du Hong Kong-en Alemania 7-12 menderatuta. Beraz, datorren urtean Core Team gisa jokatuko dituzte HSBC Sevens World Series-ak. Feijooren gizonak 12-21 nagusitu zaizkio Papuari, baina sufritu behar izan dute Alemaniaren kontra. Alemaniarrak hobeak izan dira finaleko lehen zatian; dena den, bigarrenean hobera egin dute Feijorenek […]

20
uztaila
2016
Errugbia

Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua selekzioarekin deituta Riorako zazpiko errugbian

Jose Ignacio ‘Tiki’ Inchaustik ezagutzera eman du zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioa osatuko dutenen zerrenda. Horren barruan daude Basque Teameko Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua. Selekzioak indarrak neurtuko ditu Hegoafrikarekin, Australiarekin (biak abuztuaren 9an) eta Frantziarekin (abuztuaren 10ean). Euren asmoa gitxienez partida bat irabaztea litzateke. Horrela, final laurdenetan sartuko lirateke hirugarren postuetako bi oneen […]

18
uztaila
2016
Errugbia

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela Del Pan Rio 2016rako deialdian sartu dituzte zazpiko errugbian

Espainiako Errugbi Federazioak gaur eman du ezagutzera Olinpiar Jokoetan lehiatuko diren emakumezkoen zerrenda eta horretan sartu ditu Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela Del Pan. Zazpiko errugbiko gizonezkoen taldeak Riorako txartela lortu eta aste betera, Jose Antonio Barrioren neskek ere pasea lortu zuten Dublinen jokatutako aurreolinpikoan. Egindako lana gakoa izan da, Riorako bidearen azken etapan, […]