basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 04
martxoa
2016

Maider Undak ez du Europako Txapelketa jokatuko lesio bategatik eta aurreolinpikoetan jarriko du arreta

Maider Undak ez du Rigan, martxoaren 8tik 13ra jokatuko duten borrokako Europako Txapelketan parte hartuko. Olaetakoak Europako Txapelketari uko egin dio duen lesioa guztiz sendatzeko. Otsailaren lehenengo astean izan zuen zuntz hausturak txapelketetatik at utzi du arabarra. Dena den, Maiderrek uste du sasoiko helduko dela Rioko Jokoetarako txartelagatik borrokatzeko apirileko eta maiatzeko torneoetara. Lehenengo hitzordua Zrenjanin-en (Serbia) izango du apirilaren 15etik 17ra. Bertan ez badu Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzen, bigarren aukera bat izango du aste bat geroago Ulan Bator-en (Mongolia). Hirugarren aukera Istanbulen edukiko du maiatzaren 6tik 8ra.