basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 10
abendua
2020

“Parisen 2024an egoteko borrokatu nahiko nuke, geratzen diren urte hauetan hitzordu horretan egoteko lan egingo dut”

Tania Calvok bizitza osoa darama bizikletan. 18 urterekin dena utzi eta Mallorcara joatea erabaki zuen. Bere ahalegina saritua izan zen, Espainiako txapelketetako dominak eta tituluak hamarnaka kontatzen baititu. Bere urrezko garaia 2014 eta 2016 artean iritsi zen, banakako abiaduran zilar bat eta brontze bat eta Europako txapelketetan taldekako beste zilar batekin. Helena Casas kataluniarrarekin batera Europako Kopako txapeldun izatera iritsi zen eta diploma olinpikoa bereganatu zuen Rio de Janeiroko Jokoetan zazpigarren postua lortuz.

Berlingo azken Munduko txapelketaren ondoren, non Tokiorako olinpiar trena galdu zuen, dena birplanteatu zuen. Orain, 28 urterekin, Gasteizera itzuli da eta pistako txirrindularitzan abiadura probetatik iraupen-probetara aldatzea erabaki du. Urrezko domina bat eta bi zilar lortu zituen Espainiako txapelketetan, eta Bulgariako Europako Txapelketan ere berarentzat berriak diren proba hauetan parte hartu du. Horien artean, madison probarekiko duen zaletasun berezia nabarmentzen du Taniak.

Hemendik aurrera, Tania Calvok pistako eta errepideko txirrindularitzak uztartuko ditu, azken hau Euskadi Fundazioaren eskutik . Hala ere, Paris 2024rako sailkapena lortzeko borrokatuko dela azpimarratzen du.

“Aurten aldaketa urtea izan da, bai bizitokiari, bai kirolari dagokionez, abiaduratik iraupenera pasatuko naizelako. Gogotsu egiten diot aurre egoerari. Aldaketa positiboa dela uste dut; egiteko gogoa nuen, eta orduan dena nire alde dago”.

“Agian pixka bat nazkatuta amaitu nuen Munduko Txapelketa. Ez nuen motibazio hori aurkitzen eta orduan zeozer piztu zitzaidan buruan, esan nuen ‘zergatik ez’? Goazen iraupen lasterketak probatzera eta ea zer moduz ateratzen den”.

“Urte hauetan guztietan, unerik atseginena sailkapen olinpikoa lortu ahal izatea izan da, esperientzia hori bizitzea, eta, gero, kirolari gisa urte hauetan guztietan eman didaten guztia. Bizimodu gogorra da, baina, aldi berean, oso esker onekoa. Gustuko duzun zerbait egiten duzu, eta hori zure lana da. Gustuko duzun zerbaitetan lan egitea, zer gehiago eska dezakezu, ezta?”

“Egia da oraindik erresistentzia eta iraupena landu behar ditudala eta denbora jakin batean intentsitate jakin bati eustea lortu behar dudala, baina egia da hainbeste denboran abiadura handia izan eta landu izanak abantaila hori ematen didala esprint bat egiterako orduan”.

“Egia esan, printzipioz kaotiko samarra dirudien proba dela madisona, baina kaos ordenatu bat da. Asko gustatzen zait, trebetasun asko kontrolatu behar dituzulako, oso proba teknikoa da eta gogo handia dut”.

(Paris 2024) “Hor egoteko borroka egin nahi nuke, hitzordu horretan egoteko geratzen diren urte hauetan lan egin, eta zergatik ez, hori lortzen saiatu, ezta?”

“Egia esan, errepidea egin nahi nuen, eta pistarako lan osagarria da, baita bidean gauzatxoak egiten hastea eta nazioarteko talde batera heltzea ere. Burutik pasatzen diren gauzak dira, baina ikusiko dugu. Errepidean esprinter moduan esperientzia hartu nahi dut eta ea zer ateratzen den “.

“Orain oso motibatuta nago, eta horrek ematen dit ilusioa proiektu hauekin”.