Mariasun
Quiñones

BIO

Mariasun bere heldutasunagatik nabarmentzen da. Talde-espiritu medio, haztea eta egunez egun ikastea du helburu.

Txikitatik izan zuen futbolarekiko grina, eta, batez ere, ate azpian jartzea gustatzen zitzaion. Nekane Quiñones ahizpa bikiarekin jolasten zuen; ahizpa ostikoka aritzen zen eta berak baloia geratzen zuen. Urteen poderioz, biek kirol hori ogibide izatea aukeratu zuten: Mariasun da Realeko atezaina da, eta ahizpa Oiartzunen aritzen da erdilari.

Elkarrekin hasi ziren Hondarribiako taldean, bere jaioterrian, gero Club Deportivo Mariñon jarraitzeko. Hala ere, bere kirol ibilbideak 2014an banandu ziren, Mariasunek Realarekin fitxatu zuenean. CD Mariñorekin egin zuen etapan, jubenil mailatik pasa ondoren, bigarren mailara igotzea lortu zuen lehen taldera iritsi zen.
2014an, atezaina Realeko lehen errefortzua ian zen 2014-2015 denboraldian. Sokoa Azkaretek, aurreko atezainak, erretiroa hartzeak eragina izan zuen, 2013/2014 denboraldi bukaeran futbola utziko zuela iragarri baitzuen.

Garai hartan, Mariasun Euskal Herriko atezainik oparoenetako bat zen; zalantzarik gabeko titularra 18 urtez azpiko Euskadiko Emakumeen Selekzioan. Gainera, Mariño CDko kapitaina zen.

Talde txuri-urdinarekin 18 urte zituela egin zuen debuta eta, hiru denboraldi geroago, Iberdrola Ligako atezain gutiziatuenetako bat da. Oraingoz, 2018-2019 denboraldian irabazitako Kopa nabarmentzen da bere palmaresean.

Gipuzkoako Selekzioan eta Euskadiko selekzio absolutuan hainbatetan jokatu ondoren, Estatuko selekzio absolutuak deitu zuen 2017ko uztailaren 16tik abuztuaren 6ra jokatutako Eurokopan parte hartzeko. Hondarribikoa ohikoa izan da talde absolutuaren eta beheko kategorien deialdietan, eta 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan ere lehiatu zen. Horrela, kontinenteko lehiaketa batean lehen esperientzia izan zuen. 2019an Munduko Txapelketa absolutua ere jokatu zuen, eta final-zortzirenetara iritsi zen.

Maila pertsonalean, 2018/19ko Erreginaren Kopako finaleko MVP izan zen, eta 2017ko Futbol Drafteko Urrezko hamaikakoan sartu zuten.

Honekin lotutako berriak

30-urria-2020

“Ez dugu Tokioko txartela lortu, baina ez dugu amore emango”

Informazio gehiago