CarlosTobalina
BIO
13 urterekin futbola utzi, eta atletismoan hasi zen Carlos. Diziplina guztiak jorratu zituen hasieran, baina gorputz sendoa zuenez jaurtiketak egitera bideratu zuen bere ibilbidea. Mailu jaurtiketarekin hasi zen, baina pisu jaurtiketan probatzeaz batera jabetu zen hura zela ongien egokitzen zitzaiona eta gustoko duena. Pisu jaurtiketa pasioz bizi du orain.
2010ean Espainiako Txapelketan parte hartu zuen Malagan pentsatuz hura izango zela bere azken proba atletismoan, baina hirugarren bukatu zuen, brontzezko domina eskuratu zuen eta horrek norabide aldaketa eta inflexion puntua ekarri zizkion. Leonera aldatzea erabaki zuen Errendimendu Altuko Zentroan Carlos Buronekin entrenatzeko.
2016ko martxoan 20,5 metroko jaurtiketa egin zuen eta horrek Madrilen jokatutako pista estaliko estatuko txapelketan Espainiako titulua emateaz gain, olinpiar Jokoetan parte hartzeko txartela ere eman zion. Ez hori bakarrik, 2016ko martxoan jokatu zuten Portlandeko pista estaliko Munduko txapelketan ere parte ahal izan zuen eta seigarren bukatu zuen bertan.
Urte horretako abuztuan bere lehen Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, Rio de Janeiron. Zoritxarrez, 19.98 metroko jaurtiketa ez zen nahikoa izan finalera igarotzeko.
Hurrengo urtean pista estaliko Europako txapelketan, taldekako Europako txapelketan eta aire libreko Munduko txapelketan parte hartu izana ere azpimarratzeko modukoa da.
Azken aldian belaunak buruhausteak eman dizkion arren, Carlos buru belarri ari da borrokan Tokioko Jokoetarako sailkapena lortzeko.
Carlosek bere kirol ibilbidea goi mailako FPko bi moduluren ikasketekin uztartu du. Orain Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien gradua ikasten dabil unibertsitatean.