Carlos Tobalina Basque Teameko pisu jaurtitzaileak Poloniako Europako Jokoetan distira egin du bosgarren postua bereganatuta
Carlos TobalinaXabalina jaurtiketan Arantza Morenok 12. postuan amaitu du eta Manu Quijerak zazpigarrenean
Carlos Tobalina jaurtitzailearen erregulartasuna nabarmena da denboraldi honetan. 2016ko Rio de Janeiroko Jokoetan jada olinpikoa izan zena 20 metrotan dago ezarrita urte honetan. Gaur ere lortu du haiek gainditzea Katowiceko Silesian Stadiumean. Basque Team Fundazioaren beka duen atletak 18.65 metroko lehen jaurtiketa egin du. Ondoren, bigarren saiakeran 20.19 metroraino egin du hegan. Hirugarren jaurtiketan Carlosek 19.79 metroraino jaurti du pisua; laugarrena 19.81era iritsi da eta bosgarrenak 19.76an itxi du arratsaldea. Emaitzarekin Carlos Tobalinak 12 puntu garrantzitsu lortu ditu taldekako lehiarako.
Pisu jaurtiketako Espainiako txapelduna aldaketak egiten ari da jaurtiketa teknikan, Victor Rubio bere teknikariak gidatuta. Toba “jauzi kualitatibo” bat ematen saiatzen ari da, bere erregistroak hobetu ahal izateko, eta badirudi pixkanaka lortzen ari dela.
Europako Joko hauen ondoren, Budapesteko (Hungaria) Munduko Txapelketa da helburu nagusia, abuztuan. Hungariako lurretan presentzia irabazteko, Calosek uztaileko hilabetea du oraindik.
Bestalde, xabalina jaurtiketan, Arantza Morenok bere mailarik onena erakutsi gabe jarraitzen du. Basque Teameko atletak 12. postuarekin konformatu behar izan du 51.02 metroko eta 48.45eko jaurtiketekin. Gizonezkoen txapelketan Manu Quijera nafarrak zazpigarren postuan bukatu du, bere bosgarren ahaleginean xabalina 75.08 metrora jaurtita. Aurrekoak 74.82, 74.74, 74.43 eta 75.06 metrokoak izan dira.