BegoñaLazcano
BIO
Begoña piraguismoan hasi zen haurtzaroko lagun batekin ikastaro bat egin zuenean 10 urterekin. Galizian pasatzen zituen udak baina urte haretan bere amona gaixotu zen eta etxean geratu behar izan zuenez, piraguismoko ikastaroa egiteko aprobetxatu zuen. Denborak aurrera egin ahala, piraguismoa entretenimendua izatetik ogibide izatera pasatu zen. Begoña Donostia Kayak taldean aritzen da eta Basque Teameko kirolaria da 2014tik.
Lehenago Blumen egon bazen ere, 5 urte eman zituen Sevillan estatuko taldearekin eta han entrenatu zen olinpiar sailkapena lortzeko (Rioko Jokoetan izateko borrokatu zen), baina ahal duen guztietan etxera bueltatzen da Pasaiaz, bere jendeaz eta aitak egiten dion patata tortilaz gozatzeko, hori ezin zaio falta. Familia bere zutabeetako bat da eta ahal duenean berarekin joaten da lehiaketetara. Begoñak ontzitik entzuten du bere aitak zintzarri batekin egiten duen soinua, nazioarteko txapelketetan megafonoak debekatuta daudelako, eta horrela maite duen jendearen sostengua nabaritzen du. Orain Madrilen bizi da kontzentratuta.
Jendeak bere indar fisiko eta mentala azpimarratzen du. Begoña monotonia eta denboraldi-aurreetan egin behar duen lana gainditzeko gai da, horren ostean lehiaketa datorrelako, berak maite duen zerbait. Bere izaera lehiakorragatik sailkapen olinpikoa lortzeko borrokan jarraitzen du. 2016ko Rioko Jokoetarako ahalegindu zen baina ez zuen lortu. Tokio 2020ko aukerak ezin dio ihes egin. Nazioarte mailan eskarmentu handia du Pasaiakoak, entrenamenduetan oso langilea da eta taldekako ontzietan lankide ona da, egokitzeko duen gaitasunagatik.
Azpimarratzekoak dira 2014ko Moskuko Munduko txapelketan erdietsitako 6. postua (K2-1.000m) eta 2017ko Racizeko 8. postua, 2016ko Moskuko Europako txapelketan lortutako 8. postua (K4-500m.), Belgraden 2018an erdietsitako 7. tokia eta 2017ko Szegedeko Munduko Kopan (Hungaria) irabazitako brontzea (K4-500m.).
Begoñak kirol ibilbidea Kazetaritzako ikasketekin uztartu du Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean. Orain Ingeles Filologia ikasten ari da. Entrenatzen ez dabilenean gipuzkoarrari irakurtzea, idaztea eta bidaiatzea gustatzen zaio.