Begoña Lazcano Basque Teameko piraguistak bederatzigarren postuan bukatu du Szegedeko Munduko Kopa
26-iraila-2020

Begoña Lazcano Basque Teameko piraguistak bederatzigarren postuan bukatu du Szegedeko Munduko Kopa

Begoña Lazcano

Aurreko denboraldian K4arekin Jokoetarako sailkapen aukerak galdu ostean, Begoña Lazcano beste bataila batean murgilduta dago. Orain, K2-500 metrokoan, Laia Pelachs katalanarekin borrokan ari da, joan den udaberrian Europako eta Munduko aurreolinpikoetan banatu behar ziren Tokioko Jokoetarako plazetako bat lortzeko.

Ez dirudi aldaketa horrek Pasaiakoari kalte egin dionik, Szegedeko Munduko Kopan gertatutakoa kontuan hartuta. Sprint piraguismoko denboraldiko lehen eta azken nazioarteko hitzordua jokoan da Szegeden (Hungaria), COVID-19k sortutako pandemia mundialaren ondorioz.

Atzo jokatutako sailkapen proban, Begoña eta Laia laugarren izan ziren, 2.63ra estropadako irabazleengandik, Peters eta Broeks belgikarrengandik. Kovnir eta Dolgova errusiarrak bigarren izan ziren eta Povkh eta Kuklinovska ukrainarrak hirugarren. Lehenak finalerako sailkatu ziren zuzenean eta hurrengo seiak finalerdietara pasatu ziren.

Lazcanok eta Laiak, ondoren, euren finalaurrekoari gogor aurre egin zioten, eta ezustekoa eman zuten, lehen aipatutako Errusiako bikotearen eta Tanko eta Todorova ukrainarraren aurretik amaituz.

Proba berri batean finalean sartzea lorpen handia da, are gehiago denboraldi honek izan dituen zailtasun guztiak kontuan hartuta. Gaur Lazcanok eta Pelachsek ilusioz hartu dute finala, baina ezer gutxi egin ahal izan dute Peters eta Broeks belgikarrek eta Aniushina eta Stepanova eta Kovnir eta Dolgova errusiarrek ezarritako erritmoaren aurrean. Begoña eta Laia bederatzigarren eta azken postuan sailkatu dira, 3.16ra. “Sentsazioak ez dira atzokoak izan, baina orain arte lehiatzeko aukera gutxi izan ditugu, hobetzen joatea espero dugu, beraz, nahiko pozik gaude” adierazi du Begoñak probaren ostean.

Gizonezkoetan, Iñigo Peñak arazorik gabe gainditu zuen atzo K2-1.000 lasterketako sailkatze proba, bigarren postuan amaituz. Iñigo eta bere ontzikidea, Paco Cubelos, zuzenean sartu ziren finalean, finalerdia jokatu behar izan gabe. Bihar dominengatik lehiatuko dira 10:57an.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago