Begoña Lazcano Basque Teameko piraguista Pariseko Jokoetarako sailkatu da
12-maiatza-2024

Begoña Lazcano Basque Teameko piraguista Pariseko Jokoetarako sailkatu da

Begoña Lazcano

Pasaitarrak K1-500 metrokoan lortu du txartela, Szegedeko Munduko Kopan

Begoña Lazcano 2016ko Rio de Janeiroko Jokoei dagokien zikloa hasi zenetik sailkapen olinpikoaren atzetik ibili da. Berea bide gogorra izan da, eta bere lehen Jokoak izango direnentzako paseak luze jo du. Begoña sailkapenaren bila ibili da, une oro piraguismoaren aldeko apustua eginez eta hiru ziklo olinpikotan izan dituen ontzi aldaketetara egokituz.

Lehenik K4an ahalegindu zen, baina txartela lortzea ezinezkoa izan zen. 2021ean ere ez zuten Tokioko Jokoetarako tokirik lortu K2an, Trasonan (Asturias) jokatutako hautapen nazionaletan bigarren postua lortu baitzuten, Carolina Garcia eta Sara Ouzanderen atzetik. Orain berriro saiatu da K2-500 metroan, Laia Pelachsekin batera. Aste honetan bertan Szegeden (Hungaria) jokatutako Europako aurreolinpikoan sailkapena lortzen saiatu dira. Euren serieko denborarik onena egin zuten, beraz, zuzenean finalera pasa ziren. Bertan, plaza bakarra banatzen zen Pariserako, eta haiek laugarren tokian amaitu zuten. Ezin izan zuten helburua erdietsi, baina Begoñarentzat dena ez zegoen galduta.

Aurreolinpikoaren ondoren Munduko Kopa jokatu da asteburu honetan Szegeden. Begoña K2-500 metrokoan lehiatu da Laiarekin batera eta K1-500 metrokoan. Lehen proban ez zuen hainbeste jokoan, beraz, azken emaitza ohi baino diskretuagoa izan zen, bere finalerdian bederatzigarren amaituz. Begoña K1-500 lasterketarako erreserbatu da, bertan oraindik aukera olinpikoak baitzituen. Ontzi horretan Espainiarentzat plaza Isabel Contrerasek lortu zuen 2023ko Munduko Txapelketan, baina Begoña hobea izan zen Espainiako Federazioaren barneko hautapen probetan; horregatik, federazioaren barne-irizpideei jarraituz, dena zegoen jokoan bi piraguisten artean Munduko Kopa honetan. Plazak onenaren izen-abizenak izango zituen. 

Isabel bigarren izan zen bere seriean eta Begoña hirugarren berean. Begoña laugarren izan zen bere finalerdian eta Isabel bosgarren. Gaur goizean elkarren aurka aritu behar izan dute B finalean. Pasaitarrak laugarren bukatu du, 1:49.49ko denborarekin, eta Ceutikoa zazpigarren izan da 1:50.65eko markarekin.

Begoñak sailkapen olinpikoa lortu du banakako proba batean. Basque Teameko komunikazio taldeari egindako adierazpenetan esan duenez, apur bat penatuta dago K2ko ontzian txartela ez lortzeagatik, baina oso pozik dago bere lehen Jokoetarako txartela lortu duelako. “Asimilatzen ari naiz oraindik, sentsazio gazi-gozoa da, baina tira, horrela dira gauzak kirol honetan” adierazi du gipuzkoarrak.

Begoña Lazkanok zilarrezko domina irabazi zuen K2-1.000 metrokoan Laia Pelachsekin batera 2021ean Poznanen (Polonia) jokatutako Europako Txapelketan eta brontzea Municheko Europar txapelketa mistoetan, 2022an. Bere kirol ibilbidean, gainera, nabarmentzen dira zilar bat K4-500 metrokoan eta brontze bat 2016ko Munduko Kopako K1-1.000 metrokoan Montemor O ‘Velhon (Portugal), brontze bat 2017ko Munduko Kopako K4-500 metrokoan Szegeden (Hungaria) eta urre bat 2022ko Munduko Kopako K1-5.000 metrokoan (Txekiar Errepublika), besteak beste.

Honekin lotutako berriak

26-uztaila-2026

Miren Lazkanok brontzezko domina irabazi du Oklahoma hiriko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano Basque Teameko piraguistak hamaikagarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finalean

Informazio gehiago
25-uztaila-2026

Miren Lazkano finalera pasatu da Oklahomako ur bizietako Munduko Txapelketan, eta Klara Olazabal dominen lehiatik kanpo geratu da

Informazio gehiago
24-uztaila-2026

Maialen Chourrautek zazpigarren amaitu du Oklahomako Munduko Txapelketan eta Pau Echanizek hamargarren

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Basque Teameko Maialen Chourraut eta Pau Echaniz piraguistak Oklahomako Munduko Txapelketako kayakeko finalera pasa dira

Informazio gehiago
23-uztaila-2026

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak kanoako finalerdietara pasatu dira Oklahomako Munduko Txapelketan

Informazio gehiago