18-otsaila-2022

"Dena prest dago biharko, espero dugu ahalik eta gehien ematea, ezer utzi gabe"

Imanol Rojo Basque Teameko iraupen eskiatzaileak bere hirugarren eta azken proba egingo du bihar Beijingeko Jokoetan: 50 kilometrokoa

Imanol Rojok bihar amaituko du Beijingeko Joko Olinpikoetan parte hartzea, iraupen eskiko proba nagusian lehiatuz: 50 kilometroak (7:00 Euskadin). Tolosarrak orain arte Joko batzuetan lortutako emaitzarik onenak erdietsi ditu, 33. izan zen Sotxin, 2014an, baita Pyeongchangen ere, 2018an. Posizio hori hobetzen saiatuko da, eta probako Top 20an sartzea ere lortu nahi du.

“Helburua lehen lasterketan egin nuen 21. postua hobetzea da, hori baita Olinpiar Jokoetan lortu dudan emaitzarik onena, eta ondo egotea, azken lau urteetan oso ondo prestatu dudalako. Ondo atera nahi dut eta posizioak igo eta aurrera egin”, adierazi du Imanolek gaur Espainiako Batzorde Olinpikoari eskainitako elkarrizketan.

Hirugarren Jokoetan 21. postua lortu du eskiatloian eta 39. postua 15 kilometrokoan, bere erregistro olinpiko guztiak aise hobetuz bi diziplinetan.

“Ondo nago eta sentsazioak onak dira. Pistan elurra egin du eta hotz egin du, baina Joko guztietan bezala. Eskiei eta materialei dagokienez, ez da ezer aldatzen guretzat. Biharko haize pixka bat gehiago ematen dute, eta hori hartu behar da kontuan. Joko guztietan elurra oso motel egon da eta bihar haizea ibiliko da. Pista barruan elurra eraman eta mantsotu egingo du, baina azkenean guztiontzat berdina da. Taldean ateratzen gara, eta horrek mesede ere egin diezaguke, jendeak ez duelako tiratu egin nahi izango, eta taldean gehiago egon gaitezke, aurreko jendearekin borroka egin dezakegu», esan du Rojok.

“8,3 kilometroko zirkuitua da, eta 6 aldiz egingo dugu. Taldean babestuta egotea da gakoa, haize handia ibiliko baita. Garrantzitsuena taldea ez galtzea da, ostantzean lasterketa galdu daitekeelako. Gakoa ondo irtetea da, ondo kokatzea eta ahalik eta aurreen egotea. Iaz Munduko Txapelketan egin nuena izango zen nire helburua; denbora guztian lehen 15en artean egotea eta gero lasterketa amaierarako zein indar dugun ikustea. 30. kilometrora arte lasai joango da, baina gero estutzen hasiko dira hautespen naturala egiteko, eta hor adi egon behar dut ondo kokatuta egoteko. Nire karrera egin behar dut, nire sentsazioei kasu eginez, eta ikusiko da zein postutan amaitu dezakegun. Ez dut pentsatuko txapeldun olinpiko bat ondoan dagoen ala ez. 30 kilometrokoan txapeldun olinpiko frantziarrarekin batera joan nintzen eta azkenean irabazi egin nion, zerikusirik ez duela iruditzen zait”, gaineratu du Rojok.

Erronka zaila den arren, gipuzkoarra baikor dago eta bere aukeretan konfiantza du. “Egunero hemen egotea eta ia egunero pista probatzeko aukera izatea onuragarria iruditzen zait, baina, hala eta guztiz ere, uste dut pista oso gogorra dela, oso zorrotza, elurra ez dela Europan dagoena bezalakoa. Joko guztiak izan ditugu egokitzeko, badakigu zer egin behar dugun tarte bakoitzean aurrerantz joateko. Dena prest dago biharko, espero dugu ahalik eta gehien ematea, ezer utzi gabe” dio Imanolek.

Honekin lotutako berriak

21-urria-2024

Oihane eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek laugarren bukatu dute talde mistoen Munduko curling txapelketan

Informazio gehiago
15-urria-2024

Lehendakariak kirolari olinpikoak eta paralinpikoak zoriondu ditu Pariseko parte-hartze eta emaitza onengatik

Informazio gehiago
13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago