Vizuete, Espainiako karate txapeldun bosgarren aldiz jarraian
Txapelketa honekin Fitness Gasteiz taldekoak euskal karatean marka ikaragarria lortu du, 18 aldiz izan baita Espainiako txapeldun, kategoria guztietan eta gorengo mailan jarraian bost aldiz irabazita.
Jagoba Vizuetek larunbatean lortu zuen lehen postua 84 kilotik gorako kumite (borroka) kategorian, Guadalajaran jokatutako Espainiako Txapelketa absolutuan.
Oso karateka gutxik lortu dute hori; urtero gorengo mailari eusteko Jagobaren jarraikortasun eta esfortzuaren erakusle. Modalitatean hamalau Espainiako Txapelketa lortu ditu dagoeneko, eta beste lau titulu shinkyokushinkai modalitatean, beraz, Espainiako 18 Txapelketa ditu 27 urterekin.
Vizuetek txapelketa itzela egin zuen. Bost borroka izan zituen eta berriz ere erakutsi zuen gorengo selekzioko zutabe sendoenetako bat dela.