Haize bolada handiak eraginda bere marka ondu du NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioak egun bakarrean 160 kilometro eginez
01-ekaina-2011

Haize bolada handiak eraginda bere marka ondu du NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioak egun bakarrean 160 kilometro eginez

Gaurko eta biharko iragarpenak balditza bikainak aurreikusten ditu, ostiralerako haize gehiegi

 Bilbo, 2011ko ekainaren 1a- Orain arteko mezurik baikorrena igorri digute BAT Basque Team-era Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, izan ere, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA espedizioak marka berri bat ezarri zuen atzo, asteartean. 9 ordu nekagarri eta luze eskien gainean eman ondoren 160 kilometro egin zituzten egun bakarrean.

Mendizaleen poza eta baikortasunaren adierazle nagusia izan da bidalitako komunikazioa, hasieratik hainbat zailtasun suertatu ondoren: “Erabat leher eginda gaude, baina geroz eta animatuago. Egun handia izan da, nahiz eta baldintzak ez diren oso onak izan. Orduak eta orduak lanean emanda lortu dugu hainbeste kilometro egitea”. Zehatz-mehatz bederatzi ordu eman dituzte izotz gainean kometak lagunduta. Hotz ikaragarria ez da oztopo izan (28 graduz azpiko tenperatura) BAT Basque Team Desafioko kirolarien asebetetzerako.

Hurrengo hiru egunetarako iragarpenak aldeko baldintza aurreratu ditu baina ostiralean haizea 50 kilometro orduko abiadurara iritsi daiteke, kometen erabilerako gehiegizkoa. Neurrizko haizea espero dute gaur egun guztirako eta biharko, osteguna, espedizioa hasi zenetik baldintza borobilenak ager daitezke. Hozberoa oso muturrekoa izaten jarraituko du, altuena 14 graduz azpikoa eta baxuena berriz 28 graduz azpikoa. Zerua garbi izango dute gaur, bihar hasiko da lainotzen eta egunaren amaieran elurra bota dezake, baita ostiralean ere, ikuspen baldintzak zailduz.

Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko kideek, maiatzaren 11an hasi zuten Groenlandian izotz gaineko zeharkaldia, 40 egunetan 2.300 kilometro eginez.

Honekin lotutako berriak

13-iraila-2024

Pariseko Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak azken hamarkadetako emankorrenak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoarentzat, parte-hartzeari eta emaitzei dagokienez

Informazio gehiago
12-iraila-2024

Iñigo Llopis eta Ander Cepas Basque Teameko kirolariek Pariseko Joko Paralinpikoetan lortutako dominak aurkeztu dituzte etxean

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Informazio gehiago
05-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzezko domina ziurtatu du Pariseko Jokoetan

Informazio gehiago
03-iraila-2024

Asier Garciaren selekzioa gurpildun aulkiko saskibaloiko dominen lehiatik kanpo geratu da, Parisko Jokoetan

Informazio gehiago
02-iraila-2024

Iñigo Llopisek bere bigarren domina irabazi du Parisko Joko Paralinpikoetan

Informazio gehiago